Literaturea eta poderea ardatz klasikoen irakurketa gidatuak zikloaren IV. edizinoan
2012-10-09 15:47 jardunaldiak2012an, laugarren urtez jarraian, UPV/EHUko Ikasketa Klasikoen Sailak antolatutako klasikoen irakurketa gidatuak izeneko hitzaldi zikloa egingo da aurten Literaturea eta poderea izenburupean eta horregaitik aurtengo edizinoko irakurketa asko bi gai horreekaz lotutakoak izango dira.
2012an, laugarren urtez jarraian, UPV/EHUko Ikasketa Klasikoen Sailak antolatutako klasikoen irakurketa gidatuak izeneko hitzaldi zikloa egingo da aurten Literaturea eta poderea izenburupean eta horregaitik aurtengo edizinoko irakurketa asko bi gai horreekaz lotutakoak izango dira.
Irakurketa gidatuak gaur, hilak 9 hasi eta abenduaren 11ra arteko martitzenetan izango dira. Egitarau osoa erantsitako artxiboan daukazue,
Urtero legez Gasteizko Letren Fakultadeko eta Donostiako Filosofia eta Hezkuntza Zientzietako Fakultadeetako irakasleek emongo ditue berbaldi gehienak; halan da be, aurtengo barrikuntza moduan, beste unibersidade baztuetako irakasleak be izango dira irakurketa batzuetan. Berbarako, lehengo berbaldia Emakumeen boterea agiri epigrafikoen arabera izenburukoa Milagros Navarro, Zaragoza Unibersidadeko irakasleak eskainiko dau eta urriaren amaieran, barriz, Carmen Codoñer, Salamankako Unibersidadeko katedradun emerituak emongo dau Séneca: filosofia eta boterea berbaldia.
Zikloa Letren Fakultateak bere ateak jakintza klasikoan interesa zuen Gasteizko gizarte guztiari zabaltzeko zituen gogoengatik eratu zen.
Irakurgaien helburua
Antxinakotasunaren jeinu handi horreen maisu-lanak, horreetatik askok gaur egun be balio handikoak izaten jarraitzen dabenak, Gasteizko Letren Fakultadeko eta Donostiako Filosofia eta Hezkuntza Zientzietako Fakultadeetako ia hogei irakaslek zehaztasun handiz berrikusi eta aztertuko ditue. Testu horreek, nahiz eta mendeetan zehar aldaketa politiko eta gizarte zein kultura mailakoak izan, bizirik gorde dira behin eta barriro kopiatuak izateari esker, eskuz lehenengo eta inprenteagaz gero.
Aitatutako lan horreek gizarte zehatz batean eta marko historiko eta kultural mugatu batean produzidu ziran, eta horreen zabalkunderik ezean, ondare hori guztia galbidean egongo litzateke. Eta holakorik jazo ez daiten, lan eta gai garrantzitsuak aukeratu dira, egungo irakurleek ahalik eta klasiko gehienen ondarearen barri izan deien.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!