Mikel Urdangarinek 'Azula' disko intimo eta biluzia dakar

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-11-28 14:50   Musikea

Zuzeneko diskoaren ostean, aldatzeko gogoz egoan Mikel Urdangarin, beste bide batzutatik ibilteko gogotsu. Eta halan eregi dau Azula lan barria, orain arteko bere lanik intimoena eta biluziena. Angel Celada bateria-jotzailea eta Koldo Uriarte pianistea besterik ez ditu izan alboan grabazinoan, eta zuzenean be eurekaz joko dau.

Zuzeneko diskoaren ostean, aldatzeko gogoz egoan Mikel Urdangarin, beste bide batzutatik ibilteko gogotsu. Eta halan eregi dau Azula lan barria, orain arteko bere lanik intimoena eta biluziena. Angel Celada bateria-jotzailea eta Koldo Uriarte pianistea besterik ez ditu izan alboan grabazinoan, eta zuzenean be eurekaz joko dau.

Formatua eta sonoridadea aldatu beharra sentidu dau kantari zornotzarrak, atsedenaldia behar neban zuzeneko diskoaren ondoren. Taula ganean beste itxura bat eukiko dau, izan be Angel Celada eta Koldo Uriartegaz joko dau, bestelako laguntasun barik.

Ez ei da erraza izan taldea atzean ixtea, mingarria izan da, nahiz eta aldi baterako besterik ez dan, azaldu dau. Uda aurretxuan hartu eban erabagia.

Azula diskoaren izena eta diskoko kanta baten izenburua da, diskoaren bihotza izan daitekeen kantea, zornotzarraren esanetan. Gristasun desbardinetan kolore azula topetan ahalegindu da. Gizakion idealizazino beharraz, bakardadeaz, maitasunaz, deserriaz, memoriaz... makina bat gairen ganean osotu dau zortzi kantako lana.

Lana, hartu-emonak... dana idealizetan dogu, umetatik, eta sarritan sufriduazoarren, gozarazo be egiten gaitu. Idealizazinoa bizitzako eguneroko motorra da, horren inguruan kantetan dot diskoan, adierazo dau. Gizakiok geure burua berregiteko daukagun gaitasunak harritu egiten dau. Hasiera barriei aurre egitea besterik ez dauka gizakiak, horrek aberastu eta indartsuago egiten gaitu, musikariaren berbetan.

Kanta bitan (Euria ari du eta Han) Unai Iturriagaren laguntzinoa izan dau, ganerakoak Urdangarinek berak idatzi eta konposau ditu.

Inoizko diskorik intimoena eta biluziena da Azula. Barru-barrutik sortu da, agirian geratu naz, eta batzuetan bildurtu be egin naz. Zeozer babaesten ahalegindu naz, baina lehenengo personea hor dago.

Urrian grabau eben diskoa, Garate estudioan, Mikel F. Krutzagagaz. Urdangarinek, Celadak eta Uriartek alkarregaz grabau zituen kantak, danak batera, asteburu batean. Horrek freskotasuna emoten deutso diskoari, nabarmendu dau kantariak. Ganera, kanta bakotxeko saiakera bi besterik ez zituen egin, ez zan hirugarren tomarik egon kanta baten be ez, ganeratu dau.

Azula lan barriaren lehenengo aurkezpena Bilboko Arriagan izango da, urtarrilaren 6an, eta ostean beste kontzertu bi daukaz berbatuta, martiaren 23an, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian, eta maiatzaren 18an, Gasteizko Principalen. Aste Santuan Bartzelonan joko dabe. Bitartean, beste hainbat zuzeneko ditue, baina oraindino datak itxi barik daukaguz, azaldu dau zornotzarrak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu