Portugaleteko Asti Leku ikastoleak 'Aldapa leunduz' lemapean antolatuko dau 2013ko Ibilaldia
2012-11-29 14:06 Euskerea berbagai2013ko Ibilaldia martxan dago. Portugaleteko Asti Leku ikastoleak dauka aurten ardurea, eta lemea aukeratu dabe daborduko: Aldapa leunduz. Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako eraikin barria eregiteko erabiliko dabe, batez be, batutako dirua.
2013ko Ibilaldia martxan dago. Portugaleteko Asti Leku ikastoleak dauka aurten ardurea, eta lemea aukeratu dabe daborduko: Aldapa leunduz. Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako eraikin barria eregiteko erabiliko dabe, batez be, batutako dirua.
Asti Lekuko ikasleek eurek aurkeztu dabe Ibilaldia Bilboko Kafe Antzokian, antzerki laburtxu bategaz. Kazetariak albiste bat osotzeko behar dituan oinarrizko bost itaunei erantzuna emonez azaldu ditue jaiaren zehaztasunak. Zer? Ibilaldia 2013, Nork? Asti Leku ikastoleak, Non? Portugaleten, Noiz? maiatzeko azkenengo domekan... Beti be Athleticen baimenagaz, ganeratu dau Txus Bilbao Asti Lekuko zuzendariak. Izan be, igaz, Ibilaldia atzeratu egin eben, Athleticen partidu garrantzitsu bat zala-eta. Beraz, maiatzaren 26an egingo da 2013ko Ibilaldia.
Azkenengo urteetan euskerearen ezaguereak nabarmen egin dau hobera, baina erabilerea makal dabil, Bilbaok gogoratu dauenez. Erabilerea suspertzea da gure helburua, aldapa leuntzea, gure lemeak dinoen lez, ganeratu dau. Bestelako aldatsak be badagoz errioaren ezkerreko aldean, horregaitik bai euskereak bai gizarteak gaur egun bizi dituan garai gogor honeetan danon artean, lankidetzaz, alkartasunez aurrera egiteko asmoa dabe.
Maiatzaren 26an batutako dirua Asti Leku XXI. mendeko ikastola bihurtzera bideratu gura dabe; Bigarren Hezkuntza eraikin barriak eta kirol guneen egokitzapenak eukiko dabe lehentasuna.
Gogotsu ekin deutse beharrari Asti Leku ikastolako ikasleek, irakasleek eta gurasoek. Ilusino handiagaz ikastetxeko zuzendariak nabarmendu dauanez. Urte berezia izango da ikastolearentzat. Asti Leku ikastolea orain 50 urte sortu zan Portugaleten. Ordutik, euskereak pausu ugari emon ditu Ezkerraldean, baina badago zeregina oraindino. Errioaren alde horretan euskereak daukan bidea oraindino luzea dala autortu dau Asti Lekuko arduradunak.
Bizkaiko ikastolen jai handiaren antolakuntzea abian da, eta martxan dagoz webgunea eta sare sozialetako guneak. Ibilaldia, Facebook-en, hemen.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!