Mariasun Landa idazle gipuzkoarrak umeentzako liburu bi plazaratu ditu
2012-11-30 10:19 KultureaMariasun Landak umeentzako liburu bi argitaratu barri ditu, Maitagarria eta desioa (Elkar) eta Marikanta eta inurriak (Erein). Gaztetxu zein helduentzako ipuin luzea da lehenengoa, eta lehenengo irakurleentzako inurria eta txitxarrearen alegia klasikoaren bersinoa, bigarrena.
Mariasun Landak umeentzako liburu bi argitaratu barri ditu, Maitagarria eta desioa (Elkar) eta Marikanta eta inurriak (Erein). Gaztetxu zein helduentzako ipuin luzea da lehenengoa, eta lehenengo irakurleentzako inurria eta txitxarrearen alegia klasikoaren bersinoa, bigarrena.
Maitagarria eta desioa kontakizunak maitagarri bati lagundu eutson neskato baten istorioa kontetan dau. Maitagarriak, mesedea eskertzeko, doe bat emon eutson, bere edozein gurari beteko ebala. Maite Gurrutxagaren ilustrazino ederrez atondu dabe liburua.
Esopo idazle greziarraren inurria eta txitxarrearen alegia ezagunaren egokitzapena da Marikanta eta inurriak. Jatorriz, alegiaren amaierea sano leunagoa dala gogoratu eban aurkezpenean Landak. Urteekaz kontakizunari emon jakon kutsu kristaua albo batera itxi dau bere bersinoan. Halan, Marikanta txitxarreak negualdi zoragarria izango dau inurritegi batean, inurrien kantetan erakutsiko deutse, eta kanta alai-alaia asmauko dau, inurriek Nazinoarteko Abesbatzen Lehiaketea irabazteko. Baina, antza, inurriak ez dira kantagintzarako jaio... Irudiak Jokin Mitxelenak egin ditu.
Mariasun Landa Etxebeste (Errenteria, 1949) Filosofian lizentziau zan Parisen, 1973an, eta gaur egun Literaturearen Didaktikako irakaslea da Donostiako Irakasle-Eskolan. Haur eta gazte literaturan lan zabala dauka. 1982an kaleratu eban lehenengo beharra, Amets uhinak.
Sari ugari jaso ditu urteotan; 1982an, Lizardi Saria, Txan Fantasma ipuinagaitik ; Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria Alex ipuinagaitik, 1991n; A.M. Labaien Narrazino Saria eta Espainiako Sari Nazionala Krokodiloa ohe azpian beharragaitik. Dabilen elea Saria be irabazi dau, 2011n, literaturearen arloan eginiko ibilbideagaitik eta bere lanen izaera barritzaileagaitik. Jakiunde Euskal Zientzia, Arte eta Letren Akademiako kidea da.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!