Hasier Agirrek eta Bixente Serranok ‘Oihenart Aforismoen II. Lehiaketea ex aequo irabazi dabe

Bizkaie! 2012-11-28 11:29   sariak-autortzak

Saria jasoterakoan Hasier Agirrek azaldu dau aforismoa ez dago oso zabalduta gure literaturan baina beti egongo da modan, bai Oihenarten garaian bai gure garaian be, berba gitxigaz asko esatea beti modan egongo dalako.

Hasier Agirre Aranburuk eta Bixente Serrano Izkok jaso dabe UPV/EHUko Oihenart Aforismoen II. Lehiaketearen lehen saria ex aequo. Saria jasoterakoan Hasier Agirrek azaldu dau aforismoa ez dago oso zabalduta gure literaturan baina beti egongo da modan, bai Oihenarten garaian bai gure garaian be, berba gitxigaz asko esatea beti modan egongo dalako. Era berean, Bixente Serranok esan dau bizitzeak, zeozer erakusten badeusku, zer edo zer hori ez da lezino magistralik: paradoxikoki pentsetan erakusten deusku. Aforismoak doguz bide paradoxiko bat, hori islatzeko. Bizitzaren kontraesanak, ilargiaren alde iluna, berben azal azpiko sorpresazko mamia…, luze landu eta labur laburrean mahai gaineratzea deigarriak diran saskietan, ikusleak gero bere erara erabilteko: horixe nire aforismoen asmoa.

Hasier Agirre Aranburu Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (HAEE-IVAP) Euskalduntze zerbitzuko langilea da eta Bixente Serrano Izko euskal idazle eta historialaria da, eta Berria egunkarian kolaboratzailea.

Aurtengo edizinoan lehiaketara aurkeztu diran lanak epaitu ditue: Cristina Lasa Otxotekok (Filosofiako irakaslea), Juan Kruz Igerabide Sarasolak (idazlea) eta Fito Rodriguez Bornaetxeak (Hezkuntza Zientzietako irakaslea). Sariak banatu dituana, barriz, Edurne Otamendi Garmendia Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzu burua izan da.

UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultadeak, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntzinoagaz, Oihenart izeneko aforismoen lehiaketea antolatzen dau. Unibersidadeko ikasleek zein idazle ezagunek parte hartzen dabe. Igazko irabazlea David Tijero Osorio izan zan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu