Kultur eta sormen-industrien ekonomiaren azterketea Bilbon

Bizkaie! 2012-11-29 11:53   jardunaldiak

Zergatik kultura eta sormen-enpresa batzuk diru-sarreren iturri dira eta beste batzuk ez? Zelan neurtzen da eragingarritasuna? Zeintzuk dira kulturearen eta sormenaren sektoreakaz lotuta hazkunde ekonomikoan eragina daben faktoreak? Zelan buztartu barrikuntzea eta sorkuntza artistikoa? Zenbaterainoko eragina dauka krisiak kulturan eta sormen-industrian?

Sektore honetan krisiak dauen eraginaren analisia egingo dabe Bizkaia Aretoan, UPV/EHUk antolatuta egingo dan Kulturearen Ekonomia eta Kudeaketeari buruzko IV. Workshop-ean. Hitzordua, zemendiaren 29an, arratsaldeko 15:15ean, izango da UPV/EHUren Bizkaia Aretoko Arriaga gelan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo). Bertan, besteak beste, egungo krisi ekonomikoaren eragina kulturan eta sormen-industrietan zenbatekoa dan aztertuko dabe. Topaketea hau eguenean eta barikuan, hilaren 29an eta 30ean, egingo da.

Zergatik kultura eta sormen-enpresa batzuk diru-sarreren iturri dira eta beste batzuk ez? Zelan neurtzen da eragingarritasuna? Zeintzuk dira kulturearen eta sormenaren sektoreakaz lotuta hazkunde ekonomikoan eragina daben faktoreak? Zelan buztartu barrikuntzea eta sorkuntza artistikoa? Zenbaterainoko eragina dauka krisiak kulturan eta sormen-industrian? Galdera horreen eta beste batzuen erantzuna bilatzen saiatuko dira kongresu honetan.

Kulturearen Ekonomiak kultur instituzino eta erakundeen kudeaketea hobetzen laguntzen dau, baita kokapen estrategikoa bultzatzen arteagaz, diseinuagaz, kultureagaz eta sormen-industriagaz zerikusia daben sektoreetan be (sektore artistiko tradizionalak, zinemea, DVD eta bideoaren sektorea, telebista eta irratia, bideojokoak, komunikabide barriak, musikea, liburuak eta prentsa, diseinu grafikoa, moda diseinua, publizidadea edo arkitekturea).

Osoko bilkura bat eta beste bost saio izango dira kongresuan. Osoko bilkurea eguenean, zemendiaren 29an, 18:30ean egingo da Luciana Lazzerettiren (Florentziako Unibersidadea) eskutik. Lazzeretti aditua da Europako Batasuneko sormen eta barrikuntza-industrian, cluster eta kultur barrutietan, artea eta barrikuntza edegian, eta Turismo Kulturalean. Esakiniko dauen berbaldiaren izenburua Sormen eta barrikuntza-industriak Europako Batasunean izango da; publiko guztiari edegita egongo da eta eztabaida saioagaz amaituko da.

Ganerako saioetan aztertu eta eztabaidatuko dituen gaien artean honakoak nabarmendu daitekez: kultur erakundeen kudeaketa publikoa eta eragingarritasuna; partaidetza kulturala eta eskariari buruzko azterketak; marketina kulturearen sektoreetan; ekintzailetza eta barrikuntzea; eta kultura-industriak. Saio horreeetako komunikazinoak Europa eta Iberoamerikako hamar herrialde baino gehiagotik etorritako adituen eskutik eskainiko dira.

Kulturearen Ekonomia eta Kudeaketeari buruzko IV. Workshoparen egitarau osoa ikusteko klik egin hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu