Gatibuk 'Zazpi kantoietan' taldearen bosgarren diskoa aurkeztu dau
2012-11-29 13:17 MusikeaHamargarrenean bosgarren diskoa dakarsku Gatibu taldeak, Zazpi kantoietan. Izan be, hamar urtean bost lan plazaratu ditu Gernika aldeko bandeak. Laster hasiko dira kanta barriak zuzenean aurkezten, abenduaren 5ean, hain zuzen be, Durangoko Plateruena kafe antzokian joko dabe, 22:30ean.
Hamargarrenean bosgarren diskoa dakarsku Gatibu taldeak, Zazpi kantoietan. Izan be, hamar urtean bost lan plazaratu ditu Gernika aldeko bandeak. Laster hasiko dira kanta barriak zuzenean aurkezten, abenduaren 5ean, hain zuzen, Durangoko Plateruena kafe antzokian joko dabe, 22:30ean.
Urte bi joan dira Zuzenean bizitzeko gogoak diskoa kaleratu ebenetik, ordutik plazaz plaza eta aretoz areto ibili dira. Sasoi berezia bizi dau Gatibuk, hamar urte betetea ez da-eta marka txikia gaur egun musikearen munduan. Urteurrenak, baina, ez ditu kikildu, eta betiko lez, berezko energia eta espirituari eutsiz eta gorputz atal guztiak jantzan jarteko gaitasunagaz, rockero eta indartsu datoz zazpi kantako proiektu barriagaz.
Bilboko Lasai kulturgunean aurkeztu dabe Zazpi kantoietan lau taldekideek, Alex Sarduik, Haimar Arejitak, Mikel Caballerok eta Gaizka Salazarrek. Baga-biga diskoetxeak argitaratu dau lana. Aurkezpenaren ostean diskoak sinatzen ibili dira, zale ugari hurreratu da-eta. Sinatzeaz gan, ale batzuk be saldu ditue, 30 inguru, diskoetxeko iturrien arabera.
Durangoko abenduaren 5eko kontzertuaz aparte, beste sei zuzeneko ditu berbatuta bandeak: abenduaren 29an, Bilboko Santana aretoan; urtarrilaren 5ean, Elizondon; 11n, Bermeon; 12an, Gasteizen; zezeilaren 2an, Ondarroan; eta, 22an, Donostian.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!