Donostiako Zinemaldiak atzera begirako bat eskainiko deutso animazinozko zinemeari 2013ko edizinoan

Bizkaie! 2012-11-30 10:38   Barriak

Donostiako Zinemaldiaren 61. edizinoak Animatopia. Animazinozko zinemearen bide barriak atzera begirakoa aurkeztuko dau, genero horren barruan eta azken hamarkadan nazinoartean produzidu diran lanen panoramikea eskaintzeko.

Donostiako Zinemaldiaren 61. edizinoak Animatopia. Animazinozko zinemearen bide barriak atzera begirakoa aurkeztuko dau, genero horren barruan eta azken hamarkadan nazinoartean produzidu diran lanen panoramikea eskaintzeko. Zinemaldi donostiarraren 2013ko edizinoa irailaren 20tik 28ra izango da.

Animatopia atzera begirakoan batuko dira animazinozko egungo zinemeak egindako ekarpenik iradokitzaile eta originalenak. Atzera begirakoak proposatuko dituan filmak generoari oker ezarri jakozan mugetatik, familiako entretenimendu zintetatik edo fantasiazko abenturetatik harago doaz, Zinemaldiko arduradunek adierazo dabenez.

Holan, programara batuko diran lanek argi itxiko dabe animazinoak askatasun eta ahalmen handia erakutsi dauela askotariko gaiak hainbat ikuspuntutatik lantzeko. Marrazki bizidunaren arloan tabu izan daitekezan gaiak jorratu ditu (sexua eta indarkeria, esaterako) eta mota guztietako gizarte-kezkak, trauma historikoak eta pil-pilean dagozan azaroak azaldu ditu.

Era berean, ez dira falta errealidadearen ikuspegi subjektiboak, hausnarketa filosofikoak, zinema dokumentalagazko hibridazinoa, gomuta personalak, artista plastikoen parte-hartzeak edo giza esperientziaren egiak argazki-zinemearenak bakarrik ez dirala eta marrazkiaren bidez be adierazo daitekezala uste daben zinemagileen autorpen adierazpenak.

Animazinozko film tradizionalez edo 3D-ko infografiez harago, zikloak batzen dituan filmek mota guztietako teknikak eta prozedurak probetan eta buztartzen ditue: stop motion, errotoskopiaketea, ebakinen animazinoa, animazino digitalaren forma alternatiboak eta abar.

Animatopia atzera begirakoan ikusiko diran filmen artean dagoz, besteak beste, Waking Life (Richard Linklater, 2001), My Life As McDull (Toe Yuen, 2001), Hair High (Bill Plympton, 2004), Mind Game (Masaaki Yuasa, 2004), The District (Aron Gauder, 2004), Paprika (Satoshi Kon, 2006), Princess (Anders Morgenthaler, 2006), Taeguchi: Life of the Amazing Fastfood Grifters (Mamoru Oshii, 2006), Renaissance (Christian Volckman, 2006) eta Waltz with Bashir (Ari Folman, 2008).

Era berean, Mary and Max (Adam Elliot, 2009), Metropia (Tarik Saleh, 2009), Fantastic Mr. Fox (Wes Anderson, 2009), Chico & Rita (Fernando Trueba, 2010), Crulic (Anca Damian, 2011), Alois Nebel (Tomás Lunák, 2011), Tatsumi (Eric Khoo, 2011), Arrugas (Ignacio Ferreras, 2011), Gordo, calvo y bajito (Carlos Osuna, 2011) edo A Liar's Autobiography (Bill Jones, 2012) be izango dira ikusgai.

Datozen hileotan berretsiko dau antolakuntzeak horreetatik guztietatik zein izango dan atzera begirakoan. Gainera, zikloa osotzeko, Roberto Cuetok koordinautako liburu bat argitaratuko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu