Giza Eskubideen Adierazpenaren 64. urteurrenagaz batera bakegintzearen inguruko gogoetea Gernikan

Bizkaie! 2012-12-10 10:51

Aurten be Giza Eskubideen Adierazpen Unibersalaren 64. urteurrenagaz batera (abenduak 10) bakegintzearen inguruko gogoeteari heldu gura izan deutso Bakearen Arbola (Gernika-Lumoko Bakearen Aldeko Korodinakundea) erakundeak eta datozen egunetarako jarduerak antolatu ditue.

Abenduaren 10ean, astelehenean, arratsaldeko 19:00etan, Elai-Alai aretoan, Maite Ibañez eta Maite Esparzaren Por quien no doblan las campanas (2012. 60’) izeneko dokumentalaren proiekzinoa izango da: bertan 1960 eta 1978 bitartean poliziaren gehiegikerien biktima izan ziranen lekukotasunaren bitartez hurreratzen da euskal errealidadera.

Martitzenean, abenduaren 11n, 19:00etan, berbaldi bat izango da Itziar Aspuru Soloaga bakearen alde bide luzea jorratu dauen gestokideagaz Indarkeria deslegitimetan dauen oinarrizko Oroimenaren alde gaia jorratuko dauena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu