Jon Lopategik jantziko deutso txapela Bizkaiko txapeldunari

Bizkaie! 2012-12-11 14:55   Bertsolaritzea

Bizkaiko txapeldun lau aldiz, Araba-Bizkaikoan behin eta Euskal Herriko Txapelketan birritan finalean kantau dauen Igor Elortza gogotsu dago finalari begira eta adierazo dau Igor Elortzarik onena eta lehiakorrena ataraten ahaleginduko dala, Durangoko saioan eginiko lanagaz ez zalako gustura geratu.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala datorren zapatuan, hilaren 15ean, jokatuko da Bilboko Miribilla Arenan, arratsaldeko 17:30ean. Finalean kantauko dauen zortzikotea, Onintza Enbeita, Iratxe Ibarra, Miren Amuriza, Jone Uria, Fredi Paia, Etxahun Lekue, Arkaitz Estiballes eta Igor Elortza, Bizkaiko Bertsozale alkarteko buru Asier Ibaibarriaga eta 2012ko txapeldun subertetan danari txapela janzteko ardurea izango dauen Jon Lopategi beteranoa prentsaurrean agertu dira finaleko aretoan bertan.

Jon Lopategi bertsolari belaunaldi oso baten bultzatzailea izan da, plazaz plaza kantuan ibilteaz gan lan handia egin dauelako Bizkaiko bertsolaritzearen transmisioan. Hori guztia eskertu gura deutso Bizkaiko Bertsozale Alkarteak.

Faborito argi barik eta historian lehenengoz, lau emakume eta lau gizon sartu dira finalean. Gazteenak Jone Uria eta Miren Amuriza dira 22na urtegaz eta beteranoena, barriz, Iratxe Ibarra 38 urtegaz.

Orain urte bi txapeldun izandako Arkaitz Estiballesek adierazo dau finala pasetako gogoa daukala baina horrek ez dauela esan gura finalera gogo barik joango danik.

Bizkaiko txapeldun lau aldiz, Araba-Bizkaikoan behin eta Euskal Herriko Txapelketan birritan finalean kantau dauen Igor Elortza gogotsu dago finalari begira eta adierazo dau Igor Elortzarik onena eta lehiakorrena ataraten ahaleginduko dala, Durangoko saioan eginiko lanagaz ez zalako gustura geratu.

Bestalde, orain urte bi finalean sartu ezinik geratu zan Iratxe Ibarra, barriz, pozik azaldu da helburu nagusia lortu dauelako: Orain dela bi urteko arantza atara dot, finalean sartuta.

Kontuak kontu, datorren zapatuan, Miribillako Arenako ateak arratsaldeko 16:00etan zabalduko ditue eta finala 17:30ean hasiko da. Sarrerak, barriz, aurretiaz www.bertsosarrerak.eu webgunean eskuratu daitekez edota egunean bertan, goizean erosi ahal izango dira txarteldegian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu