Irantzu Sanzo eta Cristian Villavicencioren '360º Proiektua' lana, ikusgai Guggenheim museoan
2012-12-11 13:56 KultureaIrantzu Sanzo eta Cristian Villavicencio artistek 360º Proiektua aurkeztu dabe, Guggenheim Bilbao Horma lehiaketan aukeratutako bosgarren lana, eta saileko azkenengoa. Urtarrilaren 6ra arte egongo da ikusgai, Guggenheimeko 103B aretoan.
Irantzu Sanzo eta Cristian Villavicencio artistek 360º Proiektua aurkeztu dabe, Guggenheim Bilbao Horma lehiaketan aukeratutako bosgarren lana, eta saileko azkenengoa. Urtarrilaren 6ra arte egongo da ikusgai, Guggenheimeko 103B aretoan.
Guggenheim Bilbao Horma lehiaketearen helburu nagusia EAEko artista gazteak Guggenheim Museoaren 15. urteurrenagaz bat egitea izan da. 360º Proiektua-k itxiko dau egitasmoa. Sanzok eta Villavicenciok museoaren irudiari begiratu, eta haren ikonikotasuna eta ikusgarritasunaren inguruko hausnarketea egin dabe. Bideo-lanak eraikinaren barrualdeko eta kanpoaldeko irudiak lotu, eta hainbat paisaiagaz buztartzen ditu. Egileek eraikinaren itxurea, bertan dagozan artelanak eta erakusketen ezaugarriak erabili ditue euren gogoetea gauzatzeko.
Guggenheim Bilbao Horma lehiaketea martian abiatua zan. 75 proposamenetik 12 aukeratu ziran, eta saritutako horreek ikusgai izan dira hileotan 103B aretoko horman. Orain arte, ondoko artisten lanak erakutsi ditue: Eduardo Hurtado, Álvaro Gil, Zuhar Iruretagoiena eta Alain Urruti.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!