Balorazino sano ona, aurreikuspenak gainditu egin ditu 47. Durangoko Azokeak

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-12-09 14:29   Kulturea

Pozik gagoz esanez, hasi dau 47. Durangoko Azokearen balorazinoa Nerea Mujika Gerediaga alkarteko buruak. Egun bat gitxiago izan arren, igaz baino bisitari gehiago euki ditu Azokeak. Aurtengo aurreikuspenak gainditu egin ditue.

Pozik gagoz esanez, hasi dau 47. Durangoko Azokearen balorazinoa Nerea Mujika Gerediaga alkarteko buruak. Egun bat gitxiago izan arren, igaz baino bisitari gehiago euki ditu Azokeak. Aurtengo aurreikuspenak gainditu egin ditue.

Nerea Mujika Gerediaga alkarteko presidenteak eta Aiert Goenaga Durangoko Azokako zuzendariak emon dabe prentsaurrekoa Areto Nagusian.

106.000 sartu-urten izan dira hiru egunetan (oraindino domekako daturik ez daukie, eta oso gustura dagoz antolatzaileak. Saltzaile eta argitaletxeen datuak be jaso ditue, eta horreek be pozik dagoz urte zail honetan, Mujikak adierazo dauenez. Azokako salmentak onak izan dirala esan deuskue. Aurreikuspenak gainditu egin ditue, ganeratu dau. Igaz hasitako estrategiak emoitza ona izan dau, hau da bidea, esan dabe.

Durangoko Azokea duda barik euskal kulturgintzearen erreferente da, Gerediagako buruaren eretxiz. Argi geratu da, egoerea okerra izan arren, Azokea euskal kulturearen erreferentea dala.

Aiert Goenagak guneek balorazinoa eskaini dau. Gunerik barrienak finkatu egin dira, eta ganerakoak bide onea dagoz. Areto Nagusiak polito funzionau dau, baina egunen baten nahi baino erantzun txikiagoa izan dau.

Ahotseneak balorazino oso oso ona egin dau. Aurten, 22:00ak arte egon da zabalik gunea. Partaidetzea sekulakoa izan da, azpimarratu dau Goenagak. Irudienea aurton Landako barruan izan da. Erantzun bikaina euki dau. Durangoko Azokea uri-azoka bihurtzeko bidean, Irudienearen eremu naturala Zugaza zinema-aretoa izan litzatekela azaldu dau zuzendariak, baina momentuz pausuak apurka-apurka emoteko asmoa daukie antolatzaileek.

Szenatokia gunearen balorazino positiboa egin dabe. Uri-azokearen esperimentua eta termometroa da, izan be Landakotik kanpo dago, San Agustin aretoan, hain zuzen be. Erantzun ona izan arren hobea euki leikela uste dau Goenagak.

Kabia euskal teknopaten komunidadea ederto ibili da egunotan, ganera proiektu batzuk Azokan bertan abiatu dira, berbarako, euskerazko wikipediaren elikatze masiboa.

Saguganbara umeen txokoaren balorazinoa bikaina da. Jente asko ibili da, egunero, hemen be aurreikuspen guztiak ganditu doguz.

Azokako Telebisteak 120.000 etxeetara ailegetea lortu dau, zuntz optikoari esker. Salto kuantitatibo eta kualitatibo garrantzitsua izan da, azaldu dau zuzendariak. Kultura konbidaduaren ganean be pozik dagoz antolatzaileak, ekarpen handia egin dabe.

Gaur itxiko ditu ateak Azokeak, eta ordutik aurrera datuak hotzeaneta trankil aztertuko ditue, hemendik aurrerakoak erabagiteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu