IKAS-ek eta Euskaltzaindiak lankidetza hitzarmena izenpetu dabe gaur Baionan
2012-12-11 13:56 Euskerea berbagaiAspaldiko lankidetzea indartzea da asmoa, besteak beste, euskerearen normalizazinoaz dituen proiektuak partekatuz, Euskaltzaindiak euskerearen alorrean ezarritako arauak zabalduz, Euskaltzaindiak IKAS euskal pedagogia zerbitzuak argitara emoten dituan materialen hizkuntza-gainbegiradea eginez, eta abar.
IKAS euskal pedagogia zerbitzuak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena izenpetu dabe gaur goizean Baionan, Euskaltzaindiaren ordezkaritzan. Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Maite Erdozaintzi Etxart IKAS-eko presidenteak izenpetu dabe lankidetza hitzarmena, bi erakundeen izen eta ordezkaritzan.
IKAS euskal pedagogia zerbitzua 1901eko legepeko alkartea da, 1959an sortua. Euskerearen Erakunde Publikoagaz eta Hezkuntza Nazionalagaz egina dauen hitzarmenaren arabera, batetik, IKAS-ek materialgintzako zerbitzu publikoa emoten dau; eta bestetik, lau sareen federazino egituraduna da (sare publikoa, pribatua, ikastolena eta AEK).
IKAS euskal pedagogia zerbitzuak helburutzat dauka euskerearen eta eusearazko irakaskuntzea zabaltzen laguntzea, bai eta euskal ondarea eta kulturearen ezagutza bultzatzea eskoletan, ondoko bideak erabiliz: batetik, mota guztietako dokumentalak maileguz eskainiz; bestetik, pedagogia saileko animazinoak eta ikerkuntzea landuz; azkenik, dokumentu barriak sortuz eta zabalduz. Zerbitzu horreek eskola publikoetako eta pribatuetako irakasleei eskaintzen jakez, helduen irakaskuntzan dabilzanei, kultur arduradunei, bai eta publiko zabalari be.
Euskaltzaindia eta IKAS erakundea aspalditik dabiz alkarlanean, 2001. urtean lankidetza hitzarmen bat izenpetu eben eta. Orain, lankidetza hori indartu egingo dabe, besteak beste, euskerearen normalizazinoaz dituen proiektuak partekatuz, Euskaltzaindiak euskerearen alorrean ezarritako arauak zabalduz, Euskaltzaindiak IKAS euskal pedagogia zerbitzuak argitara emoten dituan materialen hizkuntza-gainbegiradea eginez, eta abar. Era berean, lankidetza hitzarmenaren eranskinean, Euskaltzaindia garatzen dagoan Lexikoaren Behatokia izeneko egitasmoa elikatzeko asmoz, IKAS pedagogia zerbitzuaren euskerazko testu-multzoa erabilteko baldintzak be finkatu ditue.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!