Hamaika hiztegi terminologiko barri Euskaltermen
2012-12-11 17:01Terminologia Batzordeak 2012an onartutako hamaika hiztegi barri plazaratu ditu Euskaltermen Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak. Automobilen mantentzea, Makina-erremintea, Eskubaloia, Gorputz hezkuntzea, Laneko segurtasuna, Negoziazino kolektiboa, Hauteskundeak, Administrazioagaz auziak, Burdindegia, Metalurgia eta Papergintzea dira gehitutako hiztegi terminilogikoak.

Terminologia Batzordeak 2012an onartutako hamaika hiztegi barri plazaratu ditu Euskaltermen Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak. Automobilen mantentzea, Makina-erremintea, Eskubaloia, Gorputz hezkuntzea, Laneko segurtasuna, Negoziazino kolektiboa, Hauteskundeak, Administrazioagaz auziak, Burdindegia, Metalurgia eta Papergintzea dira gehitutako hiztegi terminologikoak.
2009tik 2011ra bitartean, batzordeak 24 hiztegi terminologiko onartu zituan. Ingurumen Hiztegia izan ezean, beste guztiak argitaratu zituen HPSk. 2009an, sei hiztegi plazaratu ziran: Jatetxeak, Turismoa, Altzariak, Arropa-dendak, Elektrizitate-dendak eta Errotuluak. Hurrengo urtean, 2010ean, hamalau lan izan ziran: Hipermerkatuetako produktuak, Kirol-materialak, Merkataritza-guneetako errotuluak, Bulego-materialak, Oinetakoak, Norbere irudia, ileapaindegiak eta estetikea, Iturgintzea, Lanbideak, Laburtzapenak, Soziolinguistikea, Bulegotikea, Irudia, ikus-entzunezkoak eta soinua, Toki-administrazinoa eta Datu-babesa. Eta, igaz, hiru hiztegi kaleratu zituen: Saskibaloia, Zenbakizko kontrola eta Musikea.
Aitatutako hiztegi guztiak eta Ingurumen Hiztegia Euskalterm Terminologia Banku Publikoan dagoz konsultagai, www.euskara.euskadi.net/euskalterm gunean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!