Oihana Iguaranek eta Mikel Hervasek irabazi dabe UPV/EHUko Mikrokontakizun solidarioen lehiaketea
2012-12-11 10:34 sariak-autortzakLehiaketa hau UPV/EHUko % 0,7 Alkartasun Fondoak antolatu dau eta edizino honetan 69 idazlan aurkeztu ditue danetara, horreetatik 12 euskeraz eta 57 gaztelaniaz.
Giza Eskubideen Adierazpenaren urteurrenagaz bat eginez, bart, UPV/EHUren Liburutegi Nagusiko hitzaldi-aretoak Milurtekorako Garapen Helburuak Mikrokontakizun Solidarioen Lehiaketako sarien banaketa ekitaldia hartu dau. Lehiaketa hau UPV/EHUko % 0,7 Alkartasun Fondoak antolatu dau eta edizino honetan 69 idazlan aurkeztu ditue danetara, horreetatik 12 euskeraz eta 57 gaztelaniaz.
Euskeraz aurkeztutako mikrokontakizunen artean, lehenengo saria Oihana Iguaranek idatzitako Borroka da burka… idazlanarentzat izan da eta akzesita Agustin Arrietaren Proiektua lanak jaso dau.
Gaztelaniaz aurkeztutako mikrokontakizunen artean, barriz, lehenengo saria Mikel Hervasen Mi madre lanak jaso dau eta akzesita Maitane Aurrekoetxearen Un molesto granito mikrokontakizunarentzat izan da. Beste alde batetik, aurten, lehenengoz, botazino edegiaren bidez emondako sari bi be banatu dira. Ondorioz, publikoaren boto gehien jaso dauen euskerazko saria Josune Rodriguezen Kapitulu berri bat mikrokontakizunari emon jako eta, gaztelaniazko idazlanen artean, barriz, Leire Barrutiaren ¿Tan lejos? lanak jaso dau publikoaren saria.
Sariei jagokenez, bai euskerazko zein gaztelaniazko mikrokontakizun irabazleek 300 eurona jasoko ditue, akzesitek 150 euro, eta publikoaren saria jaso dabenek 100 euro.
Saritutako mikrokontakizunak hementxe irakurri daitekez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!