Euskal Herriko eta Kataluniako pelikulen zikloa, Boloniako Unibersidadean
2012-12-10 13:50 BarriakBoloniako Unibersidadeak Euskal Herriko eta Kataluniako pelikulen zikloa egingo dau abenduaren 10, 12 eta 14an. Amerikanuak eta Pa negre lan ezagunak proiektauko ditue, besteak beste.
Boloniako Unibersidadeak Euskal Herriko eta Kataluniako pelikulen zikloa egingo dau abenduaren 10, 12 eta 14an. Amerikanuak eta Pa negre lan ezagunak proiektauko ditue, besteak beste.
Zinemeak kultura bat ezagutarazoteko arte lez balio dauanez, asmo horregaz antolatu dabe Bolonian Euskal Herriko eta Kataluniako zinemeari buruzko saioak. Abenduaren 10ean, Agusti Villarongak zuzendutako Pa Negre eskainiko dabe. Espainiako Gerra Zibilean jazoten da istorioa, eta ume baten bizipenak kontaten ditu. Egun batean basoan sartu eta bere bizitza betirako aldatuko da.
Eguaztenean, hilaren 12an, Nacho Reigeren Amerikanuak dokumentalaren txandea izango da. AEBtara joandako euskal immigranteen bizipenez osotutako istorioa da. Amaitzeko, abenduaren 14an film laburrak proiektauko ditue, Euskal Herrian eta Katalunian egindako filmen aukeraketea.
Etxepare Euskal Institutuak, Kataluniako Ramon Llull Institutuak eta Boloniako Institutuak alkarlanean atondu dabe zikloa. Iñaki Alfaro Bergaretxea Etxeparek Bolonian daukan irakurlea izan da antolatzailea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!