Ramon Saizarbitoria idazlea, 'Eztabaidak literatureagaz' saioko protagonistea
2012-12-10 13:07 KultureaRamon Saizarbitoria eta Mikel Hernandez Abaitua idazleak izango dira Eztabaidak literatureagaz programako aurtengo azkenengo saioko protagonistak. Jon Kortazar literatur kritikaria izango dabe moderatzaile. Topaketea Bilboko Bidebarrieta kulturgunean izango da, abenduaren 11n, 19:30ean.
Ramon Saizarbitoria eta Mikel Hernandez Abaitua idazleak izango dira Eztabaidak literatureagaz programako aurtengo azkenengo saioko protagonistak. Jon Kortazar literatur kritikaria izango dabe moderatzaile. Topaketea Bilboko Bidebarrieta kulturgunean izango da, abenduaren 11n, 19:30ean.
Saizarbitoriaren nobelen etikeari eta estetikeari buruz jardungo dabe, egileak berak eta Hernandezek. Idazle donostiarra soziologoa da ikasketaz, eta Dokumentazio eta Azterketa Soziologiko SIIS Zentroaren zuzendari izan da. 1967an Lur argitaletxea sortu eban, beste idazle batzuekaz batera, eta geroago Oh Euzkadi literatur aldizkariaren abiatu eban. Gehien landu dauen generoa eleberria izan da, baina saiakerea eta poesia be idatzi ditu.
1985ean, Alfonso Ungría zuzendariak Ehun metro (1976) liburuaren pelikulea egin eban. Rikardo Arregi IV. kazetaritza saria (1992) edo Euskadi Saria (2001), Gorde nazazu lurpean lanarengatik, irabazi ditu. 196a9 argitaratu eben lehenengo nobelea, Egunero hasten delako, eta ostean, Ene Jesus!, Hamaika pauso, Bihotz bi. Gerrako kronikak, eta aurten Martutene plazaratu ditu.
Mikel Hernandez Abaitua gasteiztarra da, Euskal Filologian lizentziaduna. 1981ean Donostia Hiria narrazino saria irabazi eban. Sasoi haretan Oh! Euzkadi, Ustela eta Susa aldizkarietan testuak argitaratu zituan. Eleberri bi argitaratu ditu: Etorriko haiz nirekin? (1991) eta Ohe bat ozeanoaren erdian (2001). Orain urte bi Azukre xehea, gatz larria oroimen liburua kaleratu eban.
Eztabaidak literatureagaz ekimenaren bosgarren edizinoa da aurtengoa. Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoak idazle bikoteen arteko makina bat alkarrizketa hartu ditu, besteak beste, Ana María Moix eta Luisa Etxenike, Alfonso Sastre eta Carlos Gil, Luis Eduardo Aute eta Ruper Ordorika, Juan Manuel De Prada eta Aitzpea Goenaga, Juan Bas eta Juan Madrid, Fernando Marías eta Toti Martínez de Lezea, María Dueñas eta Lorenzo Silva, Alberto Vázquez-Figueroa eta Almudena Arteaga, Jordi Esteva eta Rosa Regás edo Juan José Millás eta Pedro Ugarte.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!