Aurreikusitakoak gaindituta, salmenta ugari Durangoko 17. Euskal Dendan

Bizkaie! 2012-12-10 13:31   Kulturea

Artisautza eskura lemapean, Durangoko 17. Euskal Dendak atzo zarratu zituan ateak jentearen egundoko erantzunagaz. Danetara, 16.120 lagun hurreratu dira, egunean, batez beste, 4.030 bisitari.

Durangoko 17. Euskal Dendak atzo zarratu zituan ateak jentearen egundoko erantzunagaz. Danetara, 16.120 lagun hurreratu dira, egunean, batez beste, 4.030 bisitari.

Artisautza eskura lemapean, Arbasok antolatutako feria Euskal Herriko artisautzearen erakusleihorik garrantzitsuena izan da. Euskal Herriko edozein lurraldetatik etorritako 56 artisauen lanak ikusteko aukerea izan da eta aurten Euskal Liburu eta Disko Azokeagaz batera, Arbasok leku berezia egin deutso ijitoen kultureari.

Aurtengo Euskal Dendak harrera oso ona izan dau, segurutik publikoaren leialtasunari esker, Bernat Vidal, Arbasoko presidentearen esanetan. Euskal Dendaren helburu nagusia artisautza tradizionala zein garaikidea bultzatzea eta merkaturatzea da, beti be, Euskal Herrian egindakoaren berezitasunagaz. Bisitariek bertatik bertara ikusi dabe antxinako lanbideak oraindino bizirik dagozala eta, era berean, artisau produktuak onak eta kalidadekoak dirala. Ganera, gure herriaren balio kulturak bultzatzeko eta garapen ekonomikoa sustatzeko modu bat be bada, eta galtzen doazen ogibideak bizi-iraunarazoteko.

Artisauaren eta bisitarien arteko interakzinoa da, beti legez, Euskal Dendaren zutabeetako bat eta, esangura horretan, erakustaldiak egin dira han bertan; Artisautzaren Eginkizuna izeneko erakusketa bat be jarri da, papelez egindako objektuei balorea emonez; eta zenbait tailer be egon dira, elaborazino prozesuan sakontzeko aukerea izateko.


Durangoko 17. Euskal Denda - Bisitariak

- Eguaztena 5. Ateak zabalik.
- Eguena 6: 4.722
- Barikua 7: 3.132
- Zapatua 8: 5.176
- Domekea 9: 3.090

Danetara: 16.120

Euskal Dendak 2013an 18 urte betiko ditu eta datorren azokeari begira Arbaso lanean dago honezkero.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu