Azkenengo arratsaldean be, egitarau betea Durangoko Azokan
2012-12-09 15:24 KultureaDurangoko Azokeari ez jakoz geratzen ordu asko, halanda be arrastiko zortzirak arte egitarau betea dago. Balorazinoa ona izan da, eta aurreikuspenak gainditu ditu krisiak krisi 47. Durangoko Azokeak.
Durangoko Azokeari ez jakoz geratzen ordu asko, halanda be arrastiko zortzirak arte egitarau betea dago. Balorazinoa ona izan da, eta aurreikuspenak gainditu ditu krisiak krisi 47. Durangoko Azokeak.
Ahotseneak gaur lehentxuago zerratuko dau, edozelan be makinatxu bat proposamen izango dira arrastian: On, ETS, Hutsa, Anai Arrebak eta Baraiaren kontzertuak, besteak beste. Szenatokian, gaur, saio bakarra egongo da: Metroakoadroka taldearen Hura ez da lekua ikusikuzanaren estreinaldia, 19:00etan.
Sanguganbara umeen txokoak eguneroko martxeari segiduko deutso: ipuin-kontaketak, ijitoen tailerrak, ilustrazino tailera eta abar.
Irudinea ikus-entzunezkoen gunean, 3D-n egindako 2012ko produkzinoak ikusteko aukerea izango da, barikuan etorri ezin ebenentzako. Gose IIII talde gipuzkoarraren bideoklipa, Morritson eta Gartzia pelikulea, Jantzi urdina eta Kotoizko maitaleak lanak proiektauko ditue, 18:00etatik aurrera.
Areto Nagusian hainbat liburu aurkeztuko ditue: Nerea Ayerberen Una habitación propia, 15:00etan; Mikel Albisu eta Xabier Zugarramurdiren Bidasoa: Kontrabandisten bidea, 15:30ean, eta Historia crítica de Euskadi, Juan Ramon Garai eta Jon Etxezarragarena, 16:00etan. Ijitoek egindako liburuen aurkezpena egingo dabe ostean, eta 18:00etan, hainbat adituk erromintxela hizkuntzeari buruz jardungo dabe.
Eta Kherau taldearen kontzertua gurago dabenek, 20:00etan daukie hitzordua, Plateruena kafe antzokian.
Egitarau oso zehatz-zehatz, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!