'Rock y violencia', Eskorbuto taldearen biografia 600 orrialdetan
2012-12-11 11:59 MusikeaEskorbuto taldearen biografia da Rock y volencia, Roberto Ortega bilbotarrak argitaratu dauen liburu biko lana. Hainbat egunkaritako artikuluak erabili ditu Santurtziko banda mitikoaren ibilbidea jasoteko.
Eskorbuto taldearen biografia da Rock y volencia, Roberto Ortega bilbotarrak argitaratu dauen liburu biko lana. Hainbat egunkaritako artikuluak erabili ditu Santurtziko banda mitikoaren ibilbidea jasoteko.
Urte eta erdi emon ditu Roberto Ortegak Bilboko Foru Liburutegian papel artean Eskorbutori buruzko albisteen bila. Muskaria, Deia, Egin, La Gazeta del Norte, El Diario Vaso, El Tubo... makinatxu bat agerkari aztertu ditu taldearen biografia osotzeko. Danetara, 600 orrialde idatzi ditu, liburu bitan.
1976tik 1988ra bitarteko historia kontau dau; taldearen hasierea, Eskorbuto Eskizofrenia Rock, Madrileko atxiloketea, Euskal Rock Erradikala fenomenoa, diskoak zelan sortu ziran, taldekideen adierazpenak, anekdotak, kontzertuak, amaitu bako proiektuak eta beste hainbat kontu. Ganera, 300 bat erretratu batu ditu liburuan.
Liburuaren lehenengo edizinoa atoan amaitu zan, eta bigarrena atara barri dabe. Ortegak bere kontu argitaratu dau.
Liburua eta egilearen inguruko informazino gehiago, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!