Kultur eta hizkuntza ondarean puntako adituak batuko dira I. Jardunaldietan Ondareaz eta Hezkuntzaz
2012-11-15 17:44 jardunaldiakHelburua da kultur eta hizkuntz ondare batzean, konserbazinoan eta zabalkundean Euskal Herrian puntarengo espezialistak diranak batzea, ondarea ikaskuntza-prozesuan barruratzeko eta teknologien bidez hezkuntzearen profesionalen esku jarteko.
Bilboko Irakasleen Eskolan egingo dira gaur eta bihar, zemendiak 15 eta 16, Bilboko Irakasleen Unibersidade Eskolan (Sarriena auzoa, Leioa-Erandio Eremua). Helburua da kultur eta hizkuntz ondare batzean, konserbazinoan eta zabalkundean Euskal Herrian puntarengo espezialistak diranak batzea, ondarea ikaskuntza-prozesuan barruratzeko eta teknologien bidez hezkuntzearen profesionalen esku jarteko.
Horretarako, hiru esparrutako hizlariek egingo ditue euren ekarpenak; alde batetik, ondarea batzen espezialistak diranak; beste alde batetik, didaktika eta hezkuntza zientzien esparruetako espezialistek, eta azkenik teknologia eta telekomunikazino zientzien esparruetakoek be bai. Ondare ez-materiala batzea, ondarearen ekarpena eta ahozko ondarea gordeteko erak dira jorratuko diran gaietako batzuk.
Egitaraua
Zemendiak15
16:00-16:30 Hasiera ekitaldia, Zuzendariaren ondo etorria.
1. Txandea:
16:30-17:00 Paulo Iztueta (UPV/EHU). Hezkuntzaren bidea partikularretik unibersalera.
17:00-17:30 Garaian taldea, Bilbao, B.; Ezkurdia, G. eta Pérez, K.. (UPV/EHU). Ondarea Eskola Curriculumaren oinarrizko ekarpenean.
17:30-18:00 Atsedenaldia
2. Txandea:
18:00-18:30 Ahotsak taldea, Asier Sarasua. Ahotsak.com ikastetxeetan: Ahozko transmisinorako eredu barriak. Ez dadila haria eten!.
18:30-19:00 Gaizka Aranguren eta Maite Lakar. Ondare ez-materialaren bilketea, azterketea, sailkapena eta transmisinoa, ikus-entzunezko euskarri digitalean.
19:00-19:30 Ahodiker taldea, U. Garay, I. Gaminde, A. Etxebarria eta A. Romero (UPV/EHU). Ondarearen ekarpena kultur-arteko komunikazino gaitasunaren bidean.
18:20-18:30 Galderak
Zemendiak 16
1. Txandea
10:00-10:30 Jasone Salaberria (Iker). Audio eta bideo seinalak etiketatzeko sistemak.
10:30-11:00 Eudia taldea, Gotzon Aurrekoetxea (UPV/EHU). Hizkuntzearen bariazinorako teknologia: EUDIA ikerketa-talderen ekarria.
11:00-11:30 Aholab taldea, Inmaculada Hernáez (UPV/EHU). Hainbat era ahozko ondarea gordeteko eta zabaltzeko.
11:30-12:00 Atsedenaldia
2. Txandea
12:00-13:30 Mahai ingurua. Terexa Lekunberri, Ahodiker, Labayru.
13:30 Jardunaldien balorazinoa eta hurrengo lanetarako proposamenak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!