Alejandra Icaza artista bilbotarraren 'Circus' zabalik dago
2026-11-04 08:15 KultureaBilboko Rekalde Aretoan.

Artistearen ia lau hamarkadako ibilbidea jasoten dauen obra-hautaketa zabala batzen dau, baita erakusketa honetarako beren-beregi sortutakotako obra barriak be.
Euskera, Kultura eta Kiroleko diputadu Leixuri Arrizabalagak zehzatu dauenez, erakusketa honek artisteak Rekalde Aretorako sortutako obra barriak batzen ditu eta horrek arabere bereziago bihurtzen dau proiektu hau maila handiko eredu. Aukera bikaina da haren ibilbidearen koherentzia eta etenbako bilaketa sortzailea gertutik ezagutzeko.
Artistearen belaunaldiko sortzailerik berezienetako bat da Alejandra Icaza (Bilbo, 1966). Leixuri Arrizabalaga Euskera, Kultura eta Kiroleko diputaduak, Alejandra Icaza artisteak eta Miguel Fernández-Cid komisarioak aurkeztutako erakusketea 2026ko urriaren 30etik 2027ko zezeilaren 28ra bisitau ahal izango da eta Bilbo, New York, Londres, Madril eta Europako eta Amerikako hainbat uriren artean ia lau hamarkadatan eregitako ibilbide artistikoa eskainiko dau.
Besteak beste, zentro honeetan jaso dau prestakuntzea Alejandra Icaza artisteak: Londresko Camden Art Centre eta St. Martin's School of Art, Madrilgo Círculo de Bellas Artes, Bartzelonako Escola Massana, Baltimoreko Maryland Institute College of Art eta Manhattango New York Studio School. Horrezaz gan, Alejandra Icazaren nazinoarteko ibilbide emonkorra sekulakoa da, baita banakako eta taldeko erakusketak be egin ditu Espainian, Portugalen, Herbehereetan, Alemanian, Brasilen, Mexikon eta AEBetan.
Erakusketearen izenburuak Circus berba bakarrean laburbatzen ditu artistearen lanean eten barik agiri diran alderdietako asko: olgetea, memoria, sormen-erronkak, diziplinea eta esperimentazinoa. Marrazketea, pinturea, berbak, sinboloak eta collagea buztartzen dituan uniberso bisuala, ikusleen interpretazinorako erreferentzia edegi eta intimoz betetako konposizinoei formea emoteko.
Erakusketeak artistearentzat oso esanguratsua dan irudi bat hartzen dau abiaburu: neskato baten zuri-baltzeko argazkia, asfaltoaren gainean klarionaz marrazten erakusten dauena. 1989an Bilbon egindako bakarkako lehen erakusketan be irudi hori erabili eban. Ia berrogei urte aurrerago, olgeteari, behaketeari eta sormen-askatasunari lotutako jarrera horrek presente jarraitzen daau formatu txikietatik eskala handiagoko konposizinoetara eboluzionau dauen produkzinoan, beti be identidade bisual sendoari eutsiz.
Ibilbidean zehar, figurazinoaren eta abstrakzinoaren arteko mugak aurrez aurre dituan obrea ezagutuko dau publikoak. Orio eta argizariaren konbinazinoaren emoitzea dan paleta personalagaz sortutako kolore-hondoetatik abiatuta eregiten ditu konposizinoak Alejandra Icazak eta horreen gainean marrazten dau, grabatuaren prozesua gogora ekarten daben ebakiduren bidez. Bilbotarraren obrek askotariko irakurketak zabaltzen ditue.
Miguel Fernández-Cid komisarioak zehaztu dauenez, zirkuaren idea metafora ezin hobea da Alejandra Icazaren lanera hurbiltzeko, izan be, gozamena eta exijentzia, orekea eta arriskua, zehaztasuna eta askatasuna buztartzen dituan espazioa da.
Erakusketarako Alejandra Icazak paper gaineko lan batzuk sortu ditu Rekalde Aretorako eta Manzanas eskulturea (2026), zurez, kristalez eta pinturaz egindakoa nabarmendu daiteke.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
