Euskal Wikipedia, 11 urte jakintza librea zabaltzen

Bizkaie! 2012-12-07 12:39

147.000 artikulu ingurugaz, euskerazko Wikipedia elikatze fasean dago baina lehen esandako moduan, hiztun kopuruaren eta artikulu kopuruaren arteko ratio orekatuan (5 hiztun artikulu bakotxeko).

Euskerazko Wikipediaren elikatze masiboak 11 urte bete ditu, 2001. urtearen amaieran, abenduan ekin jakon, Lurra artikulua izan zan argitaratutako lehenengoa; geroago, 2008an Argia Saria irabazteak susperralditxua ekarri eban eta gaur egun 147.00 idatzi inguru dagoz euskerazko Wikipedian, hiztun kopuruaren eta artikulu kopuruaren arteko ratio oso egokia (5 hiztun artikulu bakotxeko).

Kabi@ gunean, Unai Fernandez de BetoƱo euskerazko Wikipediaren administratzaileetako batek azalpen zehatzak emon ditu: Wikipedia zer dan, zelan sortu zan, zeinek elikatzen dauen... Oro har, gauza jakina danez, Wikipedia entziklopedia askea da, ezagutza libreari bidea zabaltzeko, edozeinek elikatu leike eta asmo potoloak dagoz ikastola eta ikastetxeekaz alkarlanean, hezkuntzearen arloan sortzen dan guztia erabili eta euskerazko Wikipedia aberasten joateko.

Egungo egoereari jagokonez, inglesezko Wikipedia da indartsuena, 4 miloe inguru artikulugaz. Kopurua baino gehiago, euren ardurea orain kalidadea jagotea da.

Euskerazko Wikipedia, barriz, oraindino elikatze fasean dago baina lehen esandako moduan, hiztun kopuruaren eta artikulu kopuruaren arteko ratio orekatuan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu