Atxagak eta Muguruzak 'Paradisua eta katuak' errezitaldia jasoten dauen DVD-liburua aurkeztu dabe Durangon
2012-12-06 12:11 KultureaAspaldi ekin eutsien alkarlanari Bernardo Atxaga idazleak eta Jabier Muguruza musikariak eta ibilbide horretan, azken emoitzea Paradisua eta katuak proiektua da; errezitaldia jatorriz baina orain DVD-liburua be badaukana, Pamiela argitaletxearen eskutik datorrena.
Aspaldi ekin eutsien alkarlanari Bernardo Atxaga idazleak eta Jabier Muguruza musikariak eta ibilbide horretan, azken emoitzea Paradisua eta katuak proiektua da; errezitaldia jatorriz baina orain DVD-liburua be badaukana, Pamiela argitaletxearen eskutik datorrena.
Errezitaldiko testuak batzen dituan liburuagaz batera kaleratu dan DVDak joan dan irailaren 3an Donostiako Viktoria Eugenia antzokiko Klub aretoan egindako emonaldiaren grabazinoa jasoten dau, Euskal Idazleen Alkarteak eta Donostiako Udalak antolatutako Poesia Orduak ekimenaren barruko emonaldia.
Kontaera bat da Paradisua eta katuak, DVD-liburuaren kontrazalean agiri danez, askotarikoak diran testuakaz osotua: ipuinak, poemak, pasarte komikoak eta gogoetak. Ekitaldia ez da berbez bakarrik osotzen, musikea be tartean da Jabier Muguruzari esker.
Poema liburu asko argitaratu ez arren, Atxagak uste dau bere lanean garrantzirik handiena poesiak dauela. Atxaga, aspaldi jaubetu zan poesiara joateko dauen modu bakarra prosatik abiatzea dala.
Hurrengo poema liburua, osotzen dagoala adierazo dau Atxagak, baina ez dakiela noiz amaituko dauen, ezta zer forma hartuko dauen be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!