Kongoko artisten alde, abeslari ezagunak batuko dira eguenean Karibu Festan

Dabi Piedra Robledo 2011-05-17 15:41   Musikea

Goi mailako ikuskizuna antolatu dabe BBK Fundazinoak eta Gari abeslariak, Kongoko Errepublika Demokratikoko Lubumbashi uriko gune kultural bati lagunduteko. Batutako diruagaz soinu-ekipoa erosi eta Afrikara bialduko dabe, Lubumbashiko musikariek euren jarduerea garatzeko baldintzak euki deiezan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Abian da Bilbao Lorategia nazinoarteko lehiaketearen edizino barria

Bizkaie! 2011-05-17 15:27

Aurten be, Bilboko kaleek eta plazek itxura berezia eukiko dabe Bilbao Lorategia Nazinoarteko Lehiaketeari esker. Lorategiak maiatzaren 16tik aurrera eregiko dira, eta hilaren 27an, irabazlea nor dan jakinarazoko dabe antolatzaileek. Lorategiok ikusgai egongo dira maiatzaren 27tik garagarrilaren 10era arte. Bilbao 700 eta Udalak antolatu dabe ekimena.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Hainbat ekitaldi antolatu ditu Amorebieta-Etxanoko Udalak maiatzaren 18rako, gerra zibileko biktimen omenez

Bizkaie! 2011-05-17 14:52

Maiatzaren 18an, gerra zibileko biktimak gogoratuko ditu Amorebieta-Etxanoko Udalak. Egun zehatz hori aukeratu eban Udalak 2009an Bizkaiko herri honek gerran zibilean, 1937an hain zuzen, sufridu zituan okupazinoa eta bonbardaketak gogora ekarteko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Gero eta gitxiago falta da 2011ko Ibilaldirako!!!

Markues 2011-05-17 13:13   Begi betegarri

Maiatzaren 17a, homofobia, lesbofobia eta transfobiaren kontrako nazinoarteko eguna

Bizkaie! 2011-05-17 12:50

Maiatzaren 17a Homofobia, Lesbofobia eta Transfobiaren Aurkako Nazinoarteko Eguna da, izan be, gaurko egunez, 1990ean, Munduko Osasun Erakundeak homosexualidadea gaixotasun mentalen zerrendatik kendu eban.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Balendin Txiki V. Bertso Paper Lehiaketeak baditu irabazleak

Bizkaie! 2011-05-17 11:44   Bertsolaritzea

Parte-hartzaileak Getxoko hezkuntza arautuko ikasleak izan dira, LHko 5 eta 6.mailakoak. Gai honi bertso bategaz erantzun behar eutsien: Zer eskatuko zeusnkio zure herriko alkateari?

Leioako Umore Azokeak 45.000 lagun batu zituan asteburuan

Bizkaie! 2011-05-17 11:43   Kulturea

Leioako Umore Azokeak 45.000 lagun batu zituan maiatzaren 12tik 15era bitartean, antolatzaileek adierazo dabenez. Aurreikuspenak hobetu egin dira, arduradunen arabera, proposamen eszenikoen kalidadeari eta emonaldien kopuruari esker.

Roberto Mattaren lan esanguratsuenak ikusgai, Bilboko Arte Eder Museoan

Bizkaie! 2011-05-16 18:26   Kulturea

Roberto Matta artista txiletarraren erakusketea zabaldu dabe Bilboko Arte Eder Museoan. Matta surrealismoaren eta abstrakzinoaren egile esanguratsuenetakoa izan zan. Erakusketea agorrilaren 21era arte egongo da.

Euskaldunon programea: Demokrazia Linguistikoa, eta harago

Bittor Hidalgo 2011-05-16 15:55   Euskerea berbagai

Behingoz, euskal herritar guztiek onartu behar dabe, eta norberak barneratu, herri honetan danok dogula, gizalegez, euskera jakiteko betebeharra eta erabilteko eskubidea. Eta legeak be autortu behar dau hori.

Jose Andres Rojo eta Manuel Vicent idazleek eleberri biografikoaren gaia jorratuko dabe Bilbon

Bizkaie! 2011-05-16 15:49   jardunaldiak

Eztabaidak literatureagaz Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenak, Manuel Vicent eta José Andrés Rojo (Rosa Regas ordezkatuko dau, osasun arazoak dirala eta ezin baita etorri) idazleak alkartuko ditu bihar, maiatzak 17, eleberri biografikoari buruz berba egiteko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Etxepare Institituak sei irakurletza barri eta katedra bi ipiniko ditu martxan datorren ikasturtean

Bizkaie! 2011-05-16 15:32   Euskerea berbagai

Etxepare Euskal Institutuak, 2011-2012 ikasturterako, sei irakurletza barri eta katedra bi ipini gura ditu martxan. Halanda ze, Etxepare Euskal Institutuko zuzendari Aizpea Goenagak eta Konstantzako unibersidadeko katedradun Georg Kaiser-ek lankidetza hitzarmena sinatu dabe unibersidade aleman ezagunak irakurletzea abian ipini daian.

'There is beauty in the city' proiektuak 137 argazki jaso ditu Bilboko leku ederrenen mapea egiteko

Bizkaie! 2011-05-16 14:37   kulturbiz

Bilbo da Erresuma Batuan, Anna Francis Arte Ederretako irakasle, artista eta ikerlariaren eta PhotoArteKomit on-line arte galeriaren eskutik sortu zan There is beauty in the city proiektu globalean lagundu dauen urietako bat.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Topaguneak erronka barrien ganean jardun eban zapatuan, urteko batzar nagusian

Bizkaie! 2011-05-16 14:12   Euskerea berbagai

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioko kideek euskera alkarteen mugimenduaren erronka barrien ganean jardun eben zapatuan, hilaren 14an, Iurretan egindako Urteko Batzar Nagusian. Gaur egun, Euskal Herriko 96 euskera alkarte dagoz federazinoan.

Martin, Uranga, Gabilondo, Mujika, Rezola, Lizaso, Goiogana eta Azpiroz nagusitu dira Gpuntuko kanporaketetan

Bizkaie! 2011-05-16 13:41   Bertsolaritzea

Alaia Martin, Jokin Uranga, Nahikari Gabilondo, Manex Mujika, Agin Rezola, Beñat Lizaso, Manu Goiogana eta Asier Azpiroz nagusitu dira astegoienean Gpuntua Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasearen barruan jokatutako saioetan.

International PEN erakundeak urteko batzarra egin barri dau Gironan

Bizkaie! 2011-05-16 12:31   kulturbiz

International PEN erakundeko Itzulpen eta Hizkuntza-eskubideen Batzordeak urteko batzarra egin eban Gironan eguenean, maiatzaren 12an. Batzordeak gai nagusi bi izan zituan berbagai: alde batetik, ingurune eleanitzetan irakas-hizkuntza zein izan behar dan eztabaidatzea; eta bestetik, Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren lanketea. Batzarrean, Euskal PEN taldeko eta Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok parte hartu eban.

Kukai eta Coliflor Circo-Teatro konpainien lanak saritu ditu Leioako Umore Azokeak

Bizkaie! 2011-05-16 11:14   Kulturea

Leioako XII. Umore Azokako Sarien Epaimahaiak Kukai konpainiaren Karrikan eta Coliflor Circo Teatroren Salir ikuskizunak saritu ditu. Danetara, berrogeita hamar talde lehiatu dira aurten. Aitamen bereziak be egin ditue epaimahaikideek, Irrwisch Theater eta Metralleta y Murmuyo konpainiei, hain zuzen be.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Kantauriko antxoa benetakoa dala bermatzen dauen zigilua sortu dabe euskal kontserbagileek

Bizkaie! 2011-05-13 15:56   Jan edanak

Euskadiko kontserbagile artisauek Euskal Herriko Kantauriko Antxoa berme-markea aurkeztu dabe Bilbon. Bereizgarri honi esker, kontsumitzaileek errazago identifikau ahal izango dabe lehengaia, Kantauri Itsasoan arte tradizional selektiboez atrapautako Engraulis Encrasicholus espezieko antxoa, eta berme osoz jakin ahal izango dabe kontserben geroko elaborazinoa % 100 euskal kostaldeko kontserba-enpresek egindakoa dala.

Markos Untzetak blues doinuak batu ditu 'Mississipi' disko barrian

Bizkaie! 2011-05-13 15:51   Musikea

Markos Untzetak blues doinuak batu ditu aurkeztu barri dauen Mississipi (Gaztelupeko Hotsak) diskoan. Robert Johnson, Buddy Holly, Elvis Presley eta Hank Williams musikariak gogoan hartu eibartarrak ditu lan barrian.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Getxoko toponimia bizikleta ganetik ezagutzeko aukera ederra

Bizkaie! 2011-05-13 13:25

Getxoko Udalak eta Bizarra Lepoan euskera alkarteak Getxo ezagutzeko ibilbideak ekimena abiatu eban apirilean, eta maiatzaren 14an bigarren urteerea egingo dabe. Zapatuko ibilbide toponimiko hau bizikletaz izango da. Hitzordua 9:00etan da, Getxoko Andra mari eleizan.