Arkaitz Estiballes bigarrenez Bizkaiko txapeldun

Bizkaie! 2012-12-17 10:26   Bertsolaritzea

Arkaitz Estiballes izan da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako irabazlea, Bilboko Miribillako Bilbao Arenan, 4.000 lagunen aurrean jokatutako finalean. Bigarren aldiz irabazi dau txapela eta Igor Elortzagaz kantau eban buruz-burukoan.

Arkaitz Estiballes izan da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako irabazlea, Bilboko Miribillako Bilbao Arenan, 4.000 lagunen aurrean jokatutako finalean. Bigarren aldiz irabazi dau txapela eta Igor Elortzagaz kantau eban buruz-burukoan. Hotz hasi baina bikain amaitu zan finalean, hasiera-hasieratik zapatu goizean hildako Joxe Agirre izan eben gogoan bertsolariek eta azkenerako emozinoari ezin eutsita ibili ziran Arkaitz txapelduna bera, Fredi, Jone eta Onintza.

Jon Lopategi beteranoak jarri eutson txapela Arkaitz Estiballesi. Hunkituta, emozinoari eta negarrari ezin eutsita ikusi genduan galdakoztarra. Buruz burukoan izandako lehia estua, Elortzaren alde egoana, kartzelako buruz-buruzkoan Arkaitzen alde joan zan azkenean. Igor Elortza durangarrari hiru puntuko aldea atara eutson.

Hirugarren sailkatu zan Fredi Paiak zein laugarren sailkatutako 22 urteko Jone Uriak egindako lana be txalotzekoa izan zan.


Puntuazioa:

- Arkaitz Estiballes 899

- Igor Elortza 896

- Fredi Paia 506.5

- Jone Uria 500

- Onintza Enbeita 494.5

- Miren Amuriza 490.5

- Iratxe ibarra 485.5

- Etxaun Lekue 474


Arkaitz Estiballes txapeldunaren agurra:

Prestatu gabe neukan agurra
rimatu beharko dut ari.
Lelengo ta behin bihotz-bihotzez
Karmelo ikastolari
ta nola ahaztu bertan
ikasten dauden Euri eta Maindi
Anizetori, Kepa Lopari
ta baita Jon Enbeitari
ta Santutxuko bertso-eskolari
gaurko zortzikoteari
ta bereziki Etxahun Lekueri
ta baita Fredi Paiari
eta nola ez zuri entzule ta
Euskal herri osoari
gure ondoan dagoenari ta
laster egongo denari.


Jon Lopategiren bertsoa:

Mila zorion Arkaitz Handia
hori da hori kemena.
Kemena eta buru argia
txapelketan be behar dena
lehendik txapel bat daukazu eta
lortu dozu bigarrena
jaso egizu bertsolari ta
zale guztien omena
Joxe Agirreri eskaintzen deutsat
gaurko danon ekimena.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzunak

Iñaki 2012-12-17 11:03 Erantzuna | #1

Saioa piztu zuen bakarra izan arren, obazioa lortu zuen bakarra izan arren, Paia kondenatuta dago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu