Akropoliseko personaiak berbetan dabilz Bilboko Berreginen Museoan

Bizkaie! 2012-12-18 17:08   Kulturea

Bilboko Arte Berreginen Museoak eta Tecnalia enpreseak Akropolis. Mito biziak erakusketa interaktiboa atondu dabe. Eskulturek eurek emoten ditue azalpenak. Panateneen frisoan ipinitako aplikazinoak desagertutako zatiak osotzeko aukerea emoteaz aparte, jatorrizko polikromia berreskuratu dau.

Bilboko Arte Berreginen Museoak eta Tecnalia enpreseak Akropolis. Mito biziak erakusketa interaktiboa atondu dabe. Eskulturek eurek emoten ditue azalpenak. Panateneen frisoan ipinitako aplikazinoak desagertutako zatiak osotzeko aukerea emoteaz aparte, jatorrizko polikromia berreskuratu dau, arkeologiaren jarraibideei kasu eginez, jakina.

Akropolis. Mito biziak erakusketako zatia da Panateneen frisoa. Tecnaliak garatutako proiektuak zati bi ditu. Lehenengo atalean, beharrezko hardwarea instalau dabe, eta alkarrekintza sinpleak ipini dira martxan. Bisitariek eretxiak jasoteko sasoia izango da, holan bigarren fasean euren iradokiznak, eta erakusketearen arduradunenak, gehituko dira.

Egitasmoaren bigarren fasean funtzionaltasun konplexuagoak ipiniko ditue; alkarrekintza handiagoa lortuko da, eta emoitzak erakargarriagoak izango dira. Erabiltzaileak harrituta geratuko dira, eta erakusten diran edukien ganeko esperientzia eta ikasketea askoz be aberatsagoak izango da, azaldu dabe.

Tecnaliaren lantokia Partenoiaren barrualdea apaintzen eban Panateneen frisoa izan da. Panateneen jaia Atenas zaharreko erlijino ospakizun garrantzitsuena izan zan. Bertako biztanleen arabera, jaia Erekteo errege mitikoak sortu eban. Jaialdi horretan Atena uria babesten eban jainkosaeren jaiotzea ospatzen zan. Urtero, Hekatonbeon hilean (abuztuan) ospatzen zan.

Frisoan Atenaseko biztanleen prozesinoa agiri da, bertan zeremoniako eszena nagusia ikusten da. Modu sinbolikoan sasoi haretako Atenas osotzen ebengizarte talde nagusiak irudikatzen dira.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu