Bilboko Artisautza Azokeak bertoko eta kanpoko 40 artisau batuko ditu

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-12-18 14:52   Kulturea

Bilboko 30. Artisautza Azokeak 40 artisauren lanak batuko ditu aurten Arriaga antzokiaren ondoan. Kontzertuek eta tailerrek osotuko dabe aurtengo egitaraua. Abenduaren 19an, 11:00etan, edegiko dabe azokea, eta urtarrilaren 6ra arte egongo da, goizez eta arratsaldez.

Bilboko 30. Artisautza Azokeak 40 artisauren lanak batuko ditu aurten Arriaga antzokiaren ondoan. Kontzertuek eta tailerrek osotuko dabe aurtengo egitaraua. Abenduaren 19an, 11:00etan, edegiko dabe azokea, eta urtarrilaren 6ra arte egongo da, goizez eta arratsaldez.

Ehungintzea, zeramikea, egurra, bitxiak, beirea, oinetakoak, burdina, narrua... hainbat muetatako sorkuntzak topauko doguz Bilboko Artisautza Azokan. Artisauen sorkuntza barriak nabarmendu ditu Maialen Olabarrietak, Sortzen Bizkaiko Artisau Sortzaileen alkarteko buruak. Igaz 80.000 lagun ibili ziran azokan, antolatzaileek bisitari kopurua ganditzea espero dabe.

Urtero lez, artisauek egindako lanik berezienak eta irudimentsuenak sarituko ditu Azokeak. Aurten, ganera, hiru sari izango dirala aurreratu dau Olabarrietak. Erakusmahaien sariketea be atondu dabe.

Krisiari aurre egiteko tresnak sorkuntzea eta ekinak izatea dala erexten deutsa Sortzen alkarteko komunikazino arduradun Mikel Mitxelenak. Sasoi barriak datozala dinoe, balore barriak. Mundu barri horren parte izan gura dogu, aldaketa horreen zati, ganeratu dau.

Artisauak bertarik bertara beharrean ikusteko aukera parebakoa izango dira tailerrak. Sinpatronek jantziak zelan egiten dituan erakutsiko dau, abenduaren 26 eta 27an, eta La casa de Cartónek kartoi birziklauagaz altzariak egingo ditu, 28an eta 29an. Horrezaz gan, forja tailerra (abenduak 30 eta urtarrilak 1), zeta tailerra (urtarrilak 2 eta 3) eta Raku zeramika tailerra (urtarrilak 4 eta 5) be prestau ditue.

Sei kontzertu antolatu ditue azokako karpan, lehenengoa hilaren 20an, KeGrandBand taldearen eskutik, 19:30ean. Beste lau zuzeneko emonaldi izango dira: Olesia Kryvonos harpa-jotzailea, abenduaren 22an; B-Flat swing eta soul taldea, 26an; La baldosa flotante eta Humanos intentándolo,28an; eta, azkenengoa, La M. O. D. A., urtarrilaren 2an.

Artisau Azokea goizez eta arratsaldez edegiko dabe, 11:00etatik 14:00etara, eta 17:00etatik 21:00etara. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean zarrratuta egongo da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu