Aitor Mazo: 'Ez dozu topauko 35 urte kotizau dauen artista bat bera be'
2011-05-30 12:39 BarriketanAktorea eta zinemagilea
Aramaioko taldea nagusi Arabako Bertso Eskolen Egunean
2011-05-30 11:11 BertsolaritzeaIgaz bezela aurten be Aramaioko taldeak irabazi dau eta bertso-eskola honetako Peru Abarrategi eta Gasteizko bertso-eskolako Maddalen Arrausi izango dira bagilaren 18an Agurainen ospatuko dan Euskal Herriko eskolarteko txapelketako finalean Arabako ordezkariak.
Julen Gabiriaren 'Nire aita ikusezina' liburua, Mikel Zarate sariaren irabazle
2011-05-27 16:48 sariak-autortzakJulen Gabiriaren Nire aita ikusezina da nobeleak irabazi dau Mikel Zarate haur literaturako saria. Holan erabagi dau Leire Bilbaok, Miren Agur Meabek eta Xabier Mendigurenek osotutako epaimahaiak. Idazle galdakaoztarrak 3.000 euroko saria jaso dau. Liburua udagoienean kaleratuko da.
UPV/EHU eta Unai Basurko alkarlanean ibiliko dira prestakuntzan eta ikerketan
2011-05-27 15:53 Unibersidadeak eta Ocean World SLk hitzarmena sinatu dabe itsas ingurumenagaz eta nabigazinoagaz lotutako egitasmoak garatzekoIñaki Goirizelaia EHUko erretoreak eta Unai Basurko nabigatzaileak lankidetza hitzarmen bat sinatu dabe irakaskuntza, ikerketa eta garapen teknologikoagaz lotutako ekimen zientifikoak alkarregaz garatzeko, baita adituak alkar trukatzeko eta erakunde bietako langileen prestakuntzea bultzatzeko be.
Euskaltzaindiak Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren III. liburukia aurkeztu dau
2011-05-27 15:53 Euskerea berbagaiEuskararen Herri Hizkeren Atlasa-ren III. liburukia aurkeztu dau Euskaltzaindiak. Aurreko biak legez, liburukia Euskadiko Kutxaren babesagaz argitaratu dau Akademiak eta, oraingoz, euskarri bitan eskaintzen dau: papelean eta CD formatuan. Aurrera begira, sarean ipinteko asmoa dabe. Lan barrian 271 kontzeptu batu eta landu dira.
Mi'kmaq kanadiar tribuak Azkue Fundazinoaren Euskerearen Interpretazino Zentroa bisitau dau
2011-05-27 14:55 Euskerea berbagaiBisita honen bidez euskal eta Mi'kmaw komunidadeen arteko loturak estutu eta bi herrien arteko belaunaldietako hartu-emonetan sakonduko da. Mi'kmaq tribuko ordezkariek euskereagaz lotutako gaiak ezagutu ditue Bilboko San Inazio auzoko Agoitz plazan kokatutako Euskararen Interpretazino Zentroan: jatorria, aberastasun dialektikoa, euskerearen presentzia munduan etab.
Alkarregaz Boga! egiteko hitzordua domekan, Ondarroan
2011-05-27 14:17 Euskerea berbagaiBoga! lemapean, jai giro ederrean Bizkaiko ikastolek Ondarroan ospatuko dabe urteroko jai handia domekan, maiatzaren 29an. Aurten be Ibilaldiak egitarau bete-betea izango da, ume, gazte zein helduentzako. Goizeko bederatziak eta erdietan zabalduko dabe ibilbidea Zubi Zahar ikastolan bertan.
Guisogoxo: betiko gisatu eta errekiak berreskuratzeko ordua
2011-05-27 12:56 Jan edanakGuisogoxo kanpainea Euskadi osoan bertoko gisatzeko eta erreteko okela ebaketen konsumoa bultzatzeko sortu da. Helburu horregaz www.guisogoxo.com webgunea, errezeta lehiaketa bat eta zenbait euskal ostalaritza eskolen eskutik promozino ekintza batzuk martxan jarri dira.
Mintza Eguna berbalagunen jaia Elizondon egingo da aurten, bagilaren 4an
2011-05-27 11:52 Euskerea berbagaiTopagunea Euskara Elkarteen Federazioak 2011ko Mintza Eguna aurkeztu barri dau. Seigarren edizinoa izango da aurtengoa, eta bagilaren 4an, Elizondon egingo dabe. Mintza Egunean Euskal Herri osoko berbalagunek alkar ezagutzeko aukerea eukiko dabe.
Antxiñe Mendizabalen eta Jasone Osororen liburuek 2010-2011 Liburu Gazteako Saria jaso dabe
2011-05-26 18:48 sariak-autortzakGaltzagorri Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiari esker antolatzen dau ekimen hau bi helburu lortzeko asmoagaz: Gipuzkoako DBHko gazteen irakurteko zaletasuna sustatzea da bat. Bestea, euskerazko gazte literaturea zabaltzea.
Euskaltzaindia eta Bizkaia Irratia, alkarlanean 'Goizeko izarretan' saioan
2011-05-26 17:52 Euskerea berbagaiGoizero, astelehenetik barikura, euskal toponimiari buruzko lehiaketea egiten dabe Bizkaia Irratiko Goizeko izarretan irratsaioan. Euskaltzaindiagaz alkarlanean atondutako saioaren helburua euskal leku-izenak aztertzea eta zabaltzea da.
Musika-dokumentalakaz hitzordua jarri dabe Bilbon bagilean, Dock of the bay zinemaldiaren lehenengo ekitaldian
2011-05-26 15:55 BarriakOrain arte Donostian egin izan dan ekimena Bilbora be zabaldu gura dau QUALIA alkarte antolatzaileak eta, beraz, bagilaren 10, 11 eta 12an, musika-dokumentalaren pieza barritzaileenak ekarriko ditue Alondegiko zinemara.
Mendekua protagonista Toti Martinez de Lezearen 'Veneno para la Corona' nobela barrian
2011-05-26 15:51 KultureaHistoria eta mendekua dira Toti Martinez de Lezearen Veneno para la Corona (Erein) lan barriaren osogai nagusiak. Nafarroako erreinuaren historiaren txatal baten kronikea be bada liburua, egilea berak eta Asier Muniategi Euskadiko Liburu Azoken koordinatzaileak azaldu dabenez.
Bizkaiko hamaika herritan ikusi ahal izango dira Ertibil arte lehiaketako obra aukeratuak
2011-05-26 15:47 KultureaErtibil erakusketa ibiltarirako aukeratutako hogei lanak, hiru irabazleak eta 17 hautatuak, ikusgai dagoz Bilboko Errekalde Aretoan eta datozan asteetan Bizkaiko beste hamar herritan be egongo dira.
13 artistak 25 egitasmo aurkeztu ditue Bilbo Zaharreko merkataritza lokalak graffitiz apaintzeko
2011-05-26 15:01 jardunaldiakEpaimahaiak Sebastián Velascoren, Nuria Serranoren eta Alfonso Álvarezen zirriborroak aukeratu ditu, eta Alain Astolak aitamen berezia jaso dau.
Mundu osoko sorkuntzarik barritzaileenek bat egingo dabe ACT jaialdian
2011-05-26 13:02 KultureaMundu osoko artistek bat egingo dabe ACT Nazioarteko Eszena Sortzaile Berrien Jaialdiaren inguruan. Zortzi urteko ibilbidea dauka festibalak, eta ideia eta bizipen artistikoen trukerako espazio bihurtu da. Sorkuntza barriak, egitasmo barritzaileak, azken batean, ohikoak ez diran proposamenak aurkeztuko ditue Bilbon eta Barakaldon bagilaren 1etik 4ra bitartean.
Badator 'Eman giltza - ¡Hablale, escuchale!' euskerea familia bidez transmitiduteko kanpainea
2011-05-26 12:50 Euskerea berbagaiBizkaiko ia 16.000 familiak jasoko daben 'Eman giltza - ¡Hablale, escuchale!' lemapeko kanpainearen helburua, euskerea belaunaldiz belaunaldi transmitiduteak dauen garrantzia nabarmentzea da.
Etxepare Institutuak eta Ramon Lull Institutuak alkarlanerako hitzarmena sinatu dabe
2011-05-25 18:42 Euskerea berbagaiEtxepare Euskal Institutuak eta Ramon Llull Institutuak lankidetza hitzarmen markoa sinatu dabe Donostian. Itunaren helburu nagusia euskerearen eta katalanaren zabalkuntza ardatz daben programa eta ekintzetan alkarlanean jardutea da. Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak eta Vicenç Villatoro Ramon Llull Institutuko zuzendariak sinatu dabe.
BiscayTIK proiektua Computer World sarietan finalista izan da
2011-05-25 15:53Computer World ekimenak mundu osoko persona eta erakundeen lana saritzen dau; gizartean, ekonomian edo komunikazinoan aldaketa onuragarriak eragiten dituen informazino-teknologien aplikazino barritzaileak. Sariotako izendapenek hainbat alderdi hartzen ditue kontuan: proiektuaren onurak gizarteari eta informazino-teknologien garrantzia egitasmoaren garapenean, besteak beste.
Bilbaoeszenak ikerketa eta sorkuntza eszenikoko bost egitasmo aukeratu ditu
2011-05-25 15:46 kulturbizTaldean aurkeztutako hiru proposamen eta banaka aurkeztutako bi dira. Jantzeak presentzia handia dauka, eta Bizkaitik, Madrildik, Sevillatik eta Nafarroatik etorritako artista gazteek bultzatutako proposamenak dira.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...