Lanhitz programeak 2,28 miloe euro bideratuko ditu lantokietan euskerea sustatzeko

Bizkaie! 2013-01-08 10:12   Euskerea berbagai

Lanhitz programearen deialdi barria egin dau Eusko Jaurlaritzeak. 2,28 miloe euro banatuko dira 160 erakunde pribaduren artean, lantokietan euskerearen erabilerea eta presentzia sustatzeko.

Lanhitz programearen deialdi barria egin dau Eusko Jaurlaritzeak. 2,28 miloe euro banatuko dira 160 erakunde pribaduren artean, lantokietan euskerearen erabilerea eta presentzia sustatzeko.

1997an sortu zan Lanhitz, arlo sozioekomiko pribaduan euskerearen erabilerea bultzatzeko asmoz. Erreferentziazko Esparru Estandarrean zehaztutako helburuak eta jarduerak enpresa pribaduetan gauzatzeko baliabide ekonomikoak eskaintzea da deialdiaren helburua. Erreferentziazko Esparru Estandarra euskera planen diseinu, jarraipen eta bilakaerearen sistematizazinoa burutzeko sortutako tresnea da.

Igazko deialdian, 173 erakundek jaso zituen laguntzak, 2.078 euro eta 28.984 euro arteko laguntzinoak, hain zuzen be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu