Pakea Bizkaia Antartikara salto egiteko prest dago

Bizkaie! 2013-01-04 14:54

Gaur barikua, Pakea Bizkaia Ushuaiatik Puerto Williamserantz abiatuko da. Tripulatzaile guztiak dagoz dagoeneko, pasa dan domekan, abenduaren 30ean Kepa Acero freesurflaria heldu zalako Ushuaiara. Puerto Williams Txileko kostan 30 miliatara dago eta beharrezko sarrera puntua da Hornos Lurmuturreko uretan barrena nabigatzeko, Ozas edo Drake (beranduago hartu eban izena) itsasartea gurutzatu aurretik.

Unai Basurko patroitzat dauen belaontziaren tripulatzaileek, Pakea Bizkaia Penintsula Antartikora eroango dituan nabigazinorako prestau dabe. Belaontzia, Kepa Acero freesurflaria ontzian dagoala, Puerto Williamserantz (Txile) abiatuko da. Bertan iragarpen meteorologikoak aldekoak izan arte zain egongo dira Hornos Lurmuturrerako nabigazinoa hasteko.

Gaur barikua Pakea Bizkaia Ushuaiatik Puerto Williamserantz abiatuko da. Tripulatzaile guztiak dagoz dagoeneko, pasa dan idomekan, abenduaren 30ean Kepa Acero freesurflaria heldu zalako Ushuaiara. Puerto Williams Txileko kostan 30 miliatara dago eta beharrezko sarrera puntua da Hornos Lurmuturreko uretan barrena nabigatzeko, Ozas edo Drake (beranduago hartu zeban izena) itsasartea gurutzatu aurretik. Abenduaren 28an, Pakea Bizkaia Ushuaiara (Argentina) heldu zanetik, tripulatzaileek belaontzia Antarktiar Penintsulara heltzeko eta datozen hiru asteetarako nabigazinoa egiteko prestatu dabe. AFASYN Itsas Alkarteko portuan egon dira eta lekuko autoridade eta nabigatzaileek lagunduta, elikagaiak, erregaia, eta ura ontziratu ditue. Horrezaz gan, latitude australetan egingo daben bidearen prestaketa lanak amaitu ditue. Armada argentinarragaz informazinoa egiaztatu dabe eta beren helmugae jakinarazo deutsee, datozen nabigazinoak itsas kontrol baseagaz koordinetako.

Bestalde, Kepa Acero freesurflariak egunotan belaontzia eta nabigazinorako beharrezko ezagutzak jaso ditu. Pakea Bizkaiako patroiagaz, Unai Basurkogaz, mapak aztertu ditu Antartikan surfeatzeko. Behin Puerto Williamsen dagozala, tripulazinoak informazino meteorologikoa egiaztatu beharko dau Hornos Lurmuturrera hurreratu eta hori bisitatu ahal izateko, Antartikarako nabigazinoagaz jarraitu aurretik. Haizeek eta itsasoek latitude horreetako nabigazinoen datak baldintzatuko ditute, izan be, oso gogorrak dira eta etenbako aldaketak dagoz. Horregaitik, oraindino ez dabe ezagutzen Antarktiar Penintsulara abiatzeko data zehatza. Iragarpen meteorologikoak egunero ezagutzeko, irratizaleakaz eta Ushuaiako salbamendu baseagaz harremanetan izango dira.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu