'Dan Flavin: Argi apur bat' erakusketea Bilbon
2026-10-19 08:23 Kulturea2026ko zemendiaren 11tik 2027ko apirilaren 4ra.
Dan Flavin: Argi apur bat erakusketak 1960ko eta 1980ko hamarkada bitartean artisteak landutako obrearen handitasunean sakontzen dau. New Yorkeko Guggenheim Museumen Panza Bildumako funtsetako hogei pieza handi baino gehiago batzen ditu, uri bereko Dia Art Foundationen mailegu garrantzitsuakaz batera.
Erraz eskuratzeko moduko material industrialen soiltasunak, oinarrizko formetan jarritako enfasiak, eta ikusleak espazioaren aurrean bizi dauen esperientziari jarten eutson arreteak minimalismoaren pinarrizko figura bihurtu eben Flavin.
Erakusketako lanik nabarmenenen artean dagoz Flavinen lehenengo hesia, berdeak berdeetan zehar (Piet Mondrian berdegabeari) [greens crossing greens (to Piet Mondrian who lacked green)], 1966 eta aretoa alderik alde hartuta espazioa kolorez blaitzen dauen argi fluoreszente urdin, gorri eta urdinezko hesi artifiziala (Flavin Starbuck Juddi) [an artificial barrier of blue, red and blue fluorescent light (to Flavin Starbuck Judd)] (1968).
Guggenheim Bilbao Museoak Dan Flavin: Argi apur bat erakusketa aurkeztu dau, Dan Flavin (Jamaica, New York, 1933–Riverhead, New York, 1996) artista estadubatuarrari eta 1960ko eta 1980ko hamarkada bitartean landutako obreari eskainia.
Erakusketa honek 1964an Flavini New Yorkeko Kaymar Galleryn eskaini eutsen argi fluoreszentezko piezen lehenengo erakusketa indibidualetik hartzen dau izena. Guggenheimen Panza Bildumako funtsetako artelanak eta New Yorkeko Dia Art Foundationen mailegu garrantzitsuak batzen ditu, Flavinek fluoreszente zuriakaz egin zituan hasierako lanetatik hasi eta ondoren sortutako areto osoko instalazino kromatikoetaraino. Erakusketeak Iberdrola dau babesle.
Komisarioa: Lauren Hinkson da, New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museumeko Bilduma-arduraduna.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
