Frantzian II. Mundu Gerran egindako artea eta Antoni Tapies, aurton Guggenheimen

Bizkaie! 2013-01-04 11:49   Kulturea

Bilboko Guggenheim Museoak 2013ko erakusketen barri emon dau. Frantzian II. Mundu Gerran egindako artea eta Antoni Tapies margolariaren erakusketak izango dira aurtengo protagonista nagusiak. Museoak miloe bat bisitari baino gehiago izan ditu 2012an.

Bilboko Guggenheim Museoak 2013ko erakusketen barri emon dau. Frantzian II. Mundu Gerran egindako artea eta Antoni Tapies margolariaren erakusketak izango dira aurtengo protagonista nagusiak. Miloe bat bisitari baino gehiago izan ditu 2012an, museoaren hirugarren urterik onena.

Aurtengo lehenengo erakusketea urtarrilaren 22an edegiko dabe, museoko bildumako Cy Twombly eta Georg Baselitzen serieak, hain zuzen be. Trombly estatubatuarra 2011n hil zan, hiru urte lehenago bere ganeko erakusketea antolatu eban Guggenheimek, Nine Discourses on Commodus lana erosi ostean. Georg Baselitz alemaniarra be museoan izandakoa da; 2011n Mrs. Lenin an the Nigtingale beharra ikusgai izan zan bertan.

Artea gerran. Frantzia 1938-1947: Picassotik Dubuffetera izango da urteko aldi baterako lehenengo erakusketa handia. Bigarren Mundu Gerrearen sasoia Frantzian sortutako artea ezagutzeko aukera parebakoa izango da, izan be 120 artistaren 400 bat lan jasoko ditu, tartean Picasso, Matisse, Bonnard, Chagall, Kandinski eta Giacomettiren beharrak. Udaberrian ailegauko da erakusketea.

Uda partean behin-behineko Barroko indartsua. Cattelanetik Zurbaranera erakusketeak barroko sasoiko artista garrantzitsuenen lanak ekarriko ditu, besteak beste, Pieter Aertsen, Valentin de Bolougne eta Jacob Joardaensen sorkuntzak, eta garaikideen Nathalie Djurberg, Maurizio Cattelan eta Oscar Tuazonenak bere bai.

Igaz hildako Antoni Tapies margolari katalana izango da urteko bigarren erakusketa handiaren ardatza. 60ko hamarkadatik 2002raino sortutako lanak izango dira ikusgai, erespide kronologikoen arabera antolatuta. Udagoienean zabalduko dabe.

Aldi baterako azkenengo erakusketeak Euskal Herriagaz zeozelango loturea izandako artistekaz osotuko da. Urte amaieran, museoko bilduma propioko lanekaz osotutako erakusketea eta 90eko artearen ganeko beste bat egingo ditu Guggenheimek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu