Arkaitz Basterraren 'Café Louvre' lanak hasiko dau Eusko Label dokumental zikloa Zornotza Aretoan

Bizkaie! 2013-01-04 14:54   Barriak

Arkaitz Basterra zornotzarrak sortutako Café Louvre dokumental luzeak abiatuko dau Zornotza Aretoaren aurtengo zine-klubaren egitaraua, urtarilaren 8an. Eusko Label deritxo dokumentalen ziklo barriari, izan be euskal zuzendarien lanak izango dira emonaldien ardatza.

Arkaitz Basterra zornotzarrak sortutako Café Louvre dokumental luzeak abiatuko dau Zornotza Aretoaren aurtengo zine-klubaren egitaraua, urtarilaren 8an. Eusko Label deritxo dokumentalen ziklo barriari, izan be euskal zuzendarien lanak izango dira emonaldien ardatza.

Café Louvre lehenengo aldiz proiektauko dabe Euskal Herrian. Basterrak Txekian filmau eban dokumentala, eta Pragan esreinau eban, abenduaren 6an. Sortze prozesua eta norbere etxearen bilaketea dira pelikulearen oinarriak.

Pragako Louvre kafetegian hainbat artista, zientzialari, enpresario, politikari eta herritar ezezagun batzen dira. 1902an zabaldu eben kafetegia, eta ordutrik uriko entzutetsuenetakoa izan da. Franz Kafka, Albert Einstein, Rudolph Streiner eta Max Brod, berbarako, bertara joaten ziran. 1948an poliziak zarratu egin eban. 1992an barriztauta edegi eben.

Hurrengo emonaldia urtarrilaren 15ean izango da. Lara Izagirre zonotzarraren Next Stop Greenland lana eta Jon Ander Beristainen Hugh over Todra dokumentala eskainiko ditue. Next Stop Greenland lanak Iñaki Ituartek, Alex Txikonek, Darío Barriok, Alvaro Bultók, Toni Lopezek, Santi Corellak eta Armando del Reyk Groenlandian bizitako 18 eguneko abenturea azaltzen dau.

Azkenengo saioan, hilaren 22an, Josu Martinez, Txaber Larreategi, Mireia Gabilondo, Enara Goikoetxea eta Eneko Olasagastiren Barrura begiratzeko leihoak dokumentala ikusteko aukerea izango dogu. Bost euskal preso dira protagonistak.

Hiru emonaldiak 20:00etan hasiko dira eta sarrereak 4 euro balioko ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu