Ginkana eta guzti, ekitaldiz ganezka dator 18. Korrika Kulturala
2012-12-14 14:46 Euskerea berbagai18. Korrikarako nobedade nagusi bat aurkeztu dau AEK-k: Lekukoaren bila ginkana. Euskal Herri osoan garatuko dan lehiaketa erraldoia, hain zuzen; taldeka batuko dira lehiakideak, eta auzo eta herrietan hasiko dira txapelketak, ostean, eskualdeetan ospatzeko. Finala, martiaren 24an jokatuko da Baionan, Korrika bertara heltzeagaz batera.
Hamazortzigarren Korrika kulturalaren egitaraua aurkeztu dabe gaur goizean Gasteizko Jimmy Jazz aretoan. Ohikoa dan legez, euskal musikea eta antzerkigintzea izango dira egitasmoaren ardatzak. Euskerazko arte eszenikoak bultzatu, euskal sortzaile barriei bidea egin eta Korrika Kulturalean zein bestelako kultur ekimenetan jentaurrean aurkez daitekezan lanak sortzen laguntzea dau helburu Korrika Kulturalak.
Zuzeneko Instanteak musika argazki erakusketa kolektiboa da aurtengo ekitaldiotako bat.
Gazta zati bat dokumentalaren harira, emonaldi berezi batzuk atondu ditue Xabi Solano eta Zigor Dz-k; zuzeneko horreetan Aitor Zabaleta, Keu Agirretxea eta Jon Maiagaz batera ibiliko dira.
Antzerkiari jagokonez, Balitzen Ihoa eta Pisukideak antzezlanak izango dira eskaintzea.
Bestalde, edizino honetarako nobedade nagusi bat aurkeztu dau AEK-k: Lekukoaren bila ginkana. Euskal Herri osoan garatuko dan lehiaketa erraldoia, hain zuzen; taldeka batuko dira lehiakideak, eta auzo eta herrietan hasiko dira txapelketak, ostean, eskualdeetan ospatzeko. Finala, martiaren 24an jokatuko da Baionan, Korrika bertara heltzeagaz batera.
2013ko martiaren 14tik 24ra izango da aurtengo Korrika. Euskerea gizarteko esparru guztietara zabaltzea da AEKren helburua, eta horretarako ezinbestekotzat joten du herritarren parte hartzea. Horregaitik, euskalduntzen eta alfabetatzen dabilzan herritarrak omenduko ditu; sagardotegi erraldoi bat antolatu dabe urtarrilaren 26an; egun osoko egitaraua egongo da, tartean, Esne Beltza taldearen kontzertua.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!