Gitxitutako hizkuntzak IKTen eremuan sustatzeko proposamenak aztergai Bilbon
2012-12-18 09:53 Euskerea berbagaiLeizaola Fundazinoak antolatuta, gaur, hilak 18, Bilboko Carlton Hotelean aztertuko ditue gitxitutako hizkuntzak IKTen eremuan sustatzeko proposamenak. Goizeko 9:30etik arratsaldeko 18:00etara bitartean, makinatxu bat berbaldi, gogoeta eta hausnarketa izango dira. Sarrerea dobakoa da.
Leizaola Fundazinoak antolatuta, gaur, hilak 18, Bilboko Carlton Hotelean aztertuko ditue gitxitutako hizkuntzak IKTen eremuan sustatzeko proposamenak. Goizeko 9:30etik arratsaldeko 18:00etara bitartean, makinatxu bat berbaldi, gogoeta eta hausnarketa izango dira. Sarrerea dobakoa da.
Patxi Baztarrika, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde ohiak, Iker Merodio, Komunikazinoan Doktorea eta IKTetan adituak eta Inaxio Arregi, Goienako Plan Estrategikoaren garatzaileak, berbaldi bana eskainiko dabe, ondoren hausnarketa eta gogoetarako tartea eskainiz.
Eurekaz batera, Anton Ferret Baig jn.ak Catalunyako Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusia ordezkatuko dau. Hector Garciak, barriz, Academia de la llingua asturianaren ikuspegiak azalduko ditu, eta Galizia aldetik Belen Regueira Leal, Irakaslea eta Colegio de Xornalistas de Galicia geure artean izango da.
Gogoeta eta hausnarketan parte hartuko dabe, besteak beste, Dorleta Alberdi, Bizkaiko Gotzaindegiko komunikabideetako ordezkaria, Iñigo Arandia, Irria Aldizkariko Sustapen arduraduna, Oier Aranzabal, Zarauzko Udaleko komunikazino arduraduna eta kazetaria, Iban Arantzabal, Goienako zuzendari nagusia, Aritz Bajo Sánchez, ikaslea, Eider Carton, Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariaren zuzendaria, Joseba Derteano, Anboto astekariko Erredakzio burua, Igor Elordui, Aizu aldizkariko komunikazino arduraduna, Igone Fernandez Mariezkurrena, Gaztezulo aldizkariko kazetari eta zuzendaria, Pedro Lonbide, Santurtziko Udal euskaltegiko zuzendaria, Mertxe Mujika, AEK-ko arduradun nagusia, Josu Munozguren, Bilbo Zaharra Euskategiko Zuzendaria eta Jabier Onaindia, Bizkaia Irratiko Zuzendaria
Egitarau osoa:
09:00etan: Harrerea eta ondoetorria.
09:30ean: Lehenengo berbaldia: Euskerea hedabideetan: euskerearen lekua toki-telebista eta irratietan. Hizlaria: Patxi Baztarrika, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuorde ohia, Andoaingo Udaleko Euskara Zerbitzuko burua eta euskaltzalea.
10:15ean: Gogoeta eta hausnarketarako tartea.
10:45ean: Kafe-etenaldia.
11:15ean: Bigarren berbaldia: Ohiko hedabideen krisi bortitza (publizidadean, kontsumitzaileen kopuruetan), eta tresna eta aukera barriak IKTen eskutik: tabletak. Zelako bilakaerea izango dabe euskal hedabideen ingurunean? Zein aukera eskainiko deutsee hizkuntzearen ikaskuntza eta irakaskuntzan dabilzanei? Gitxitutako hizkuntza ondo menperatzen ez daben lagunen artean zelan bultzatu ahal izango dogu produktuon erabilerea? Zelan sortu aparteko esperientziak tresna horreen bidez?. Hizlaria: Iker Merodio, Komunikazino Zientzietan doktorea eta IKTetan aditua.
12:00etan: Gogoeta eta hausnarketarako tartea.
12:30ean: Hirugarren berbaldia: Gitxitutako hizkuntzen eremuan I+G+b arlorako tarteak eta aukerak: Irigoienazpikoa. Zelan garatu barrikuntzarako tarteak, zer-zelan barritu. Nagusitutako hizkuntzen indarraren aurrean, zeintzuk izan daitekez gitxitutako hizkuntzen aukerak eta arnasguneak? Hizlaria: Inaxio Arregi, Goienako Administraria eta Plan Estrategikoaren garatzailea.
13:15ean: Gogoeta eta hausnarketarako tartea.
13:45ean: Goizeko emonaldiaren amaierea.
14:00etan: Bazkaria. (El Embrujo de Bilbao jatetxean eskainiko da)
15:00etan: Adituen Panela: Digitalizaznoak produktu barri ugari sortu ditu, inoiz egon ez dan eskaintza zabalena eratuz. Zelan erakarri gitxitutako hizkuntzetako hiztunak gitxitutako hizkuntzetan garatutako produktuetara? Gitxitutako hizkuntzek baliabide eskasagoak izan ohi ditue produktu barri eta erakargarriak sortzerakoan (esaterako, marka nagusiek, kostuak aurreztearren, nahiago dabe hizkuntza nagusietara jo beren produktuak garatzerakoan). Zeintzuk dira gitxitutako hizkuntzen aukerak esparru honetan? Zelan bultzatu gitxitutako hizkuntzen ikaskuntzea tresna horreek erabiliz?
16:30ean: Etenaldia.
17:00etan: Ondorioen aurkezpena. Eztabaidea.
18:00etan: Mintegiaren amaierea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!