Joxe Agirre bertsolariaren hileta-eleizkizuna gaur arrastian izango da, Azpeitian
2012-12-17 09:56 BertsolaritzeaJoxe Agirre bertsolariaren hileta-eleizkizuna egingo dabe gaur, hilak 17, 19:00etan, Azpeitiko parrokian. Zapatu goizean hil zan bertsolari azpeitiarra, 83 urte zituala, alabeagaz armozau, eta zorabio bat izan ostean.
Joxe Agirre bertsolariaren hileta-eleizkizuna egingo dabe gaur, hilak 17, 19:00etan, Azpeitiko parrokian. Zapatu goizean hil zan bertsolari azpeitiarra, 83 urte zituala, alabeagaz armozau, eta zorabio bat izan ostean.
Joxe Agirre Esnal 1929an jaio zan, Azpeitiko Izarraitz auzoko Oranda Behekoa baserrian. 1952an hasi zan bertsotan publiko aurrean, hain zuzen be herriko Arrona tabernako balkoitik Joxe Lizasogaz batera, gari-ebagite sasoian.
Bertsogintzea hitzezko burruka moduan ulertzen dauen tradizinokoa zan, Bertsozale alkarteko iturrien arabera. Ezaugarri horrek eragin zuzena euki eban haren estiloan, zirikatzailea zan, erantzun zorrotzekoa.
Ia 60 urte egin zituan plazaz plaza berstotan, askotan Imanol Lazkanogaz. Maialen Lujanbiori berak ipini eutson txapela 2009an, Euskal Herriko Txapelketa Nagusian.
Abenduaren 23an, Erniarraitz Bertsozale alkarteak Agirre berari, Imanol Lazkanori eta Joxe Lizaso zanari omenaldia egitekoa zan Azpeitiko Sanagustin kulturgunean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!