Durangoko Azokearen azkenengo eguna hastear

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-12-09 11:01   Kulturea

47. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokearen azkenengo eguna laster hasiko da. Jente ugari ibili da eguenetik, bai Azokan bertan bai herrian be. Argitaletxeak pozik dagoz salmentakaz. Gerediaga alkarteak 12:00etan emongo dau aurtengo edizinoaren balorazinoa.

47. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokearen azkenengo eguna laster hasiko da. Jente ugari ibili da eguenetik, bai Azokan bertan bai herrian be. Argitaletxeak pozik dagoz salmentakaz. Gerediaga alkarteak 12:00etan emongo dau aurtengo edizinoaren balorazinoa.

Azkenengo eguna izan arren, hemen ez dago bakerik. Kabian izan ezean, ganerako gune guztietan egitarau ederra dago, goiz eta arrasti. Areto Nagusian, 12:00etako balorazinoa baino lehen, San Blas begietan liburua aurkeztuko dabe Lorea Madinak eta Txelu Angoitiak, eta Jon Irazabalek eta Pablo Garitaonadiak Gerra Zibila Durangaldean dokumentalaren barri emongo dabe.

Saguganbaran, egunero lez, ipuin-kontalariak, tailerrak eta gura beste jolas eukiko ditue aukeran umeek.Ahotsenean, barriz, makina bat aurkezpe-barriketaldi eta zuzeneko prestau ditue, besteak beste, Hura ez da lekua ikuskizunaren ganeko berbaldia, La jodedera eta Eroren kontzertua, Adarrots, Anai, Arrebak, Hutsa...

Irudieneak 10:00etan edegiko ditu ateak. Euskerazko bideoklipak, euskerazko film laburrak eta Euskara jendea eta Munich 1962 dokumentalak aurkeztuko ditue. 12:00etan, bikoizketea eta azpitituluen ganeko mahai-ingurua izango da.

Szenatokian saio bakarra atondu dabe gaur, 19:00etan, Metrokoadroka kolektiboak Hura ez da lekua ikuskizun barria estreinauko dau.

Beste hamaikatxu kontu izango dira gaur Durangoko Azokan, egitarau osoa, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu