'San Blas begietan', Abadiñoko azokearen lehenaldia eta orainaldia

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-12-09 12:37   Kulturea

San Blas begietan liburua aurkeztu barri dabe Areto Nagusian, Lorea Madina kazetariak eta Txelu Angoitia argazkilariak. San Blas azokearen lehenaldia eta orainaldia batu ditue. Abadiñoko Udalak eta Gerediaga alkarteak alkarlanean argitaratu dabe.

Ia mende oso bateko historia batu dau Angoitiak erretratuz erretratu, izan be, lehenengo irudia 1915ekoa dala kontau deusku aurkezpenean, eta azkenengoa, 2011koa. Sentsazinoak eta sentimenduak jasotea izan da argazkilariaren asmoa, horretarako hainbat argazki topau, sailkatu eta aukeratu behar izan ditu. Liburuan, danetara, 130 argazki sartu ditue.

Lorea Madina ikerketa historikoaz arduratu da. Bizkaiko Foru Aldundia eta Gerediaga alkartearen artxibategietan ibili da bila, batez be. Gaur egungo San Blas azokearen ganekoak, barriz, alkarrizketak eginez osotu ditu. Jon Irazabalen laguntzinoa nabarmendu dau Madinak. Jonek emon eustan pistearen hariari segidu deutsat, bera barik ni ez nintzateke hemen egongo, azaldu dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu