Gosek 'Ezetz' kantuaren 3Dko bideoklipa aurkeztu dau Durangon

Bizkaie! 2012-12-07 13:39   Musikea

Durangon, Irudienea gunean, Ezetz abestiaren 3Dko bideoklipa aurkeztu dau Gose taldeak. Zuzendaritza eta errealizazinoa Mikel Clemente & Alphax 3Dren artekoa izan da eta produkzinoa Gose taldearena.

Durangon, Irudienea gunean, Ezetz abestiaren 3Dko bideoklipa aurkeztu dau Gose taldeak. Zuzendaritza eta errealizazinoa Mikel Clemente & Alphax 3Dren artekoa izan da eta produkzinoa Gose taldearena.

Bosgarren diskoa dauka taldeak plazan eta honi be ez deutse ipini izenik, baina kolorea eta zenbakia bai, bosgarren hau laranja kolorekoa da. Ohikoa dan legez, Ines Osinagak, Jon Zubiaga Osoronek eta Iñaki Bengoak trikitia eta doinu elektronikoak buztartu ditue, technoari be lekua eginez.

Garagarrila, iraila eta urrian grabau zituen kantak Arrasateko Shot! estudioan eta Madrilgo Estudios 54-en. Madrilen techno musikan adituak diran Juan Sueiro eta Moli izan dira teknikariak, eta eurek egin ditue nahasketak eta produkzinoa. Masterizazinoa Jonan Ordorikak egin dau, Mamia estudioan.

Hamaika kanta ondu ditu Gosek, horreetako bat bersinoa, Bad f-lineren Desolé. Eneko Barberenak Zaborra abestiaren berbak idatzi ditu, eta Naizena izateko kantuaren nahasketea DZ eta Patrol Destroyersek egin dabe. Aurreko diskoetako estilo bardintsua dakarre Gosekoek, trikitia, gitarrak eta doinu elektronikoa, baina oraingoan beste pausu bat emon dabe, techno musikarantz, hain zuzen be.

Urtarrilean hasiko dira diskoa aurkezten, baina lehentxuago, Durangoko Azokako Ahotsenea gunean joko dabe, abenduaren 8an, 13:30ean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu