'Damutzen ez direnak', Itxaso Araque donostiarraren lehenengo nobelea
2012-12-21 10:45 KultureaItxaso Araquek hiru istorioz osotutako Damutzen ez direnak bere lehen nobelea argitaratu dau. Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatutako Augustin Zubikarai bekearen laguntzinoagaz idatzi dau liburua.
Itxaso Araquek hiru istorioz osotutako Damutzen ez direnak bere lehen nobelea argitaratu dau. Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatutako Augustin Zubikarai bekearen laguntzinoagaz idatzi dau liburua.
30 urte inguru ditu hiru kontakizunetako protagonistek. Azkenengio urteetan hartutako erabagiek gazte sasoiko printzipioak zalantzan ipinten dituela konturatu dira. Euren printzipio eta asmoetan hausnartzera eroango ditu, bere buruari galdetzera bizi daben egoera nahi dabena dan ala ez. Printzipio, amets, asmo eta ekintzen arteko desorekea daukie, dino egileak.
Hiru istoriok, hiru personaiak, hiru urik osotzen dabe Damutzen ez direnak. Stuart Goldman Sachs inbersino-bankuan beharrean dabilen exekutibo gaztea; Andreas arkitektoa, Berlinen, Bauhaus barriagaz amesetan; eta, Naroa, kazetari euskalduna, Bartzelonatik Donostiara eta handik Milanera joango dana.
Personaien hutsune existentzialez aparte, harremon afektibo eta sexualek garrantzi nabarmena dabe euren bizitzetan. Hartu-emon sexualak harremon afektiboen epizentroan dagozala erexten deutso Araquek. Harremon guztiak sexualizau doguzala begitantzen jat -dino idazleak- Eleberriko personaiek sexuagaz daben harremona gai garrantzitsua da, gehiegikeria, ezintasuna, bestelakotasuna… Zentzu horretan, egun sexualizazinoa hutsune existentzialaren parte dala esango neuke.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!