Klis-klasikoak bildumako hiru liburu barri aurkeztu ditu Galtzagorrik
2012-12-19 14:19 KultureaAmattoren Uzta, Tom Sawyer-en abenturak eta Elmer liburuak aurkeztu barri ditu Galtzagorri alkarteak. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzearen laguntzinoagaz sortutako Klis-klasikoak sailean kaleratu ditue liburuok.
Amattoren Uzta, Tom Sawyer-en abenturak eta Elmer liburuak aurkeztu barri ditu Galtzagorri alkarteak. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzearen laguntzinoagaz sortutako Klis-klasikoak sailean kaleratu ditue liburuok.
Galtzagorri alkarteak igaz abiatu eban Klis-klasikoak liburu-sortea. Alberdania, Erein eta Igelak argitaratu ditue hiru liburuak. Klasiko unibersal bi eta berrargitalpen bat dira saileko argitalpen barriak. 2011n Pinotxoren abenturak, Txan Fantasma, Indianoa eta Maria Goikoak Batbirulau lanak plazaratu ziran.
Klis-klasikoak liburu sortearen helburua ume eta gazteek egile klasiko unibersalak nahiz euskal egile ezinbestekoak euskeraz irakurteko aukerea bermatzea da.
Mayi Ariztia saratarrak batutako herri ipuinen bildumea da “mattoren Uzta. 1934an argitaratu zan liburua. Patxi Zubizarretak 9 urtetik aurrerako umeek irakurteko moldatu ditu ipuinok, eta Maite Gurrutxagak egin ditu berrargitalpenerako ilustrazinoak.
Mark Twainen Tom Sawyer-en abenturak (Alberdania-Erein-Igela) Iñaki Mendigurenek eta Sarah J. Turtlek itzuli dabe, eta Guillermo Gonzalezek egin ditu irudiak. Ingelesezko bersino original eta osotik euskeratu dabe, 12-16 urtekoentzat zein helduentzako.
Elmer David McKeeren album ilustraua (Alberdania-Erein-Igela) Aiora Jakak euskeratu dau. Hogei herialde baino gehiagotan argitaratu ditue Elmerren liburuak. Klis-klasikoaken ateratakoa lehenengoa da, 1989an Londresen argitaratua. 4-8 urte bitarteko umeei zuzendurako testua da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!