EHUskARABANda, unibersidadean euskeraz egiteko aukera ederra
2012-12-18 17:54 Euskerea berbagaiEHUskARABANda jardunaldia, euskerearen aldeko jaia UPV/EHUko Arabako Campuseko errektoreordetzeak antolatuta egingo da Gasteizen abenduaren 20an. Bertan egunerokotasunean euskerea lan-hizkuntza legez darabilten hainbat arpegi ezagun batuko dira, besteak beste, Joseina Etxeberria, Kike Amonarriz edo Ruper Ordorika.
EHUskARABANda jardunaldia, euskerearen aldeko jaia UPV/EHUko Arabako Campuseko errektoreordetzeak antolatuta egingo da Gasteizen abenduaren 20an. Bertan egunerokotasunean euskerea lan-hizkuntza legez darabilten hainbat arpegi ezagun batuko dira, besteak beste, Joseina Etxeberria, Kike Amonarriz edo Ruper Ordorika. Egunaren helburua honako hau da: unibertsidade-komunidadea sentsibilizetea Arabako Campuseko eguneroko-bizieran euskereak dauen garrantziaz, euskerearen erabilerea sustatzea eta euskerearen aurreko jarrera aktiboak bultzatzea.
Egunean zehar, musika, zinema eta irratiko persona esanguratsuak izango dira Arabako Unibersidade Pabilioian, danak euskaldunak, eguneroko bizitzan euskerea lehentasunez darabiltenak.
EHUskARABANdaren egitaraua
Jardunaldia goizeko 7:00etan hasiko da. Euskadi Gazteako Dida saioa zuzenean aireratuko da Unibersidade Pabilioitik. Hara hurreratzen diran goiztiarrek irratsaioko ohiko kolaboratzaile diran Joseina Etxeberria, Edurne Garmendia, Ainhoa Vitoria eta Jon Gotzon kazetariak ezagutzeko aukerea izango dabe. Gainera, pabiloian kazetariakaz batera doban gosaltzeko konbidapenak banatuko dira (Arabako Campuseko Elurreta gelategian, errektoreordetzan eta pabiloian eta Vitoria-Gasteizko Elkar dendetan).
Ondoren,11:00etan Kike Amonarrizek Gazte hizkerak eta hizkera gazteak: zelan eta zergaitik berba egiten dogu, berba egiten dogun legez? izenburuko berbaldia emongo dau.
12:30ean, Mintzodromoa izango da eta hor parte-hartzaileek, taldeka, Arabako Campuseko euskereagaz lotutako gaiak jorratuko ditue. Jaiaren erronkea euskerearen erabilerea kalera ataratea izanik mintzodromoko parte-hartzaileek mintza praktikea egingo dabe eta gai baten eta bestearen artean mahaiz mobiduko dira berbakideak be aldatuz.
Bazkalorduan euskal jatekoak izango dira pabiloian eta ostean, lo-kuluxkea egin beharrean, Letren Fakultadeko 0.17 gelan 15:30ean zinemaldia izango da, euskerazko lau film labur proiektauko dira eta ondoren zuzendariakaz mahai-ingurua egingo da, egun zineman euskereak dauen presentziaz berba egiteko. Jardunaldia Anariren eta Ruper Ordorikaren kontzertuakaz zarratuko da, pabilioian barriro be, 18:00retan eta 19:00retan hurranez hurran.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!