Antartikako olatuetan surfa egiteko asmoz, Unai Basurkoren espedizinoagaz bat egingo dau Kepa Acerok

Dabi Piedra 2012-12-19 14:47

Kontinente izozturako bidea egiten dabil Unai Basurko marinel bizkaitarraren Pakea Bizkaia belaontzia eta, orain, Txileko kostaldean dago. Laster, Bost itsaso proiektuan dabilen Kepa Acero surflaria batuko jako, Antartikan surfa egiten dauen lehenengo europarra bihurtu nahi dau-eta. Abenduaren 29an hartuko dau Argentinarako hegazkina, Ushuaian Pakea Bizkaiagaz bat egin eta hegoaldera belaontzian joateko.

Kontinente izozturako bidea egiten dabil Unai Basurko marinel bizkaitarraren Pakea Bizkaia belaontzia eta, orain, Txileko kostaldean dago. Laster, Bost itsaso proiektuan dabilen Kepa Acero surflaria batuko jako, Antartikan surfa egiten dauen lehenengo europarra bihurtu nahi dau-eta. Abenduaren 29an hartuko dau Argentinarako hegazkina Acerok, Ushuaia urian Pakea Bizkaiagaz bat egin eta hegoaldera belaontzian joateko. Eguraldi hotz eta aldakorra eta informazino askorik ez egotea izango dira Aceroren traba nagusiak.

Bost itsaso proiektuan, Kepa Acero surflari bizkaitarra, mundu zabaleko olatuez disfrutetan dabil, orain arte inork surfeau bako bost olatu topetea da bere asmoa. Indian, Indonesian eta Angolan ibili eta gero, laugarren erronkea Antartikan ipini dau. Bera doan eremuan, inork ez dau surfik egin orain arte. Antartikako uretan, oro har, surflari askorik ibili danik be ezin da esan: Gu goazan lekutik hur ibili zan taldetxu bat, olatu politak topau zituen, hareen informazinoa aprobetxauko dogu, adierazo dau Kepa Acerok. Helburua bete ezkero, Acero izango da Antartikan surfa egiten dauen lehenengo europarra eta hango olatuetara belaontzian hurreratuko dan lehenengo personea, beste espedizinokoak motordun ontzietan joan ziran.

Abenduaren 29an, hegazkinez joango da Kepa Acero Argentina hegoaldeko Ushuaia uriraino. Han, Unai Basurkoren Pakea Bizkaia espedizinoagaz bat egingo dau. Pakea Bizkaia Antartikarainoko bidea egiten dabil, marinel, ikasle, ikerlari eta abarregaz, hezkuntza eta ikerkuntza proiektu zabal baten. Kepa Acero be, Pakea Bizkaian dagoan artean, tripulazinoko kide bat gehiago izango da, nik ez daukat esperientziarik nabigazinoan, baina Unai Basurko kapitainak esaten dauen guztia beteko dot, haren aginduetara egongo naz, azaldu dau surflariak, ikastera joango naz. Pakea Bizkaia proiektuaren baloreak eta Kepa Aceroren erronkearenak antzekoak ziralako ekin eutsien alkarlanari, belak eta surfak hartu-emon estuak dabez, biek itsasora, naturara eroaten gaitue.

Antartikan, inork orain arte egin ez dauen lekuan ganera, olatu bat hartzea ez da erraza, bila nabilen olatua egon dagoanik be ez dakit ziur, autortu dau Kepa Acerok. Arriskurik handiena hotza eta eguraldi aldakorra dira. Hotzetik babesteko, barruan artilea daukan neoprenozko jantzi berezia daroat, azaldu dau. Itsasoaren indarragaz eta uretan egon leitekezan animaliakaz be kontuz ibili beharko dau. Antartikako olatuak bereziak dira, itsas hondoa izotzezkoa dalako, izotza jota, eta ez hatxa, sortzen dira olatuak. Badakit nahi dodan olatua topetea gatxa izango dana, baina bilaketea bera polita izango da, Pakea Bizkaiako espedizinoan parte hartzea, Antartikaraino heltzea.

Orain, Ushuaiarako bidean, Pakea Bizkaia Txileko Punta Arenas uriaren inguruan dago. Gaur, Bilbon, Kepa Aceroren erronkea aurkezteko ekitaldian, Unai Basurko kapitainagaz berba egiteko ahalegina egin dabe, baina ezin izan da, belaontziko pieza garrantzitsu bat apurtu dalako eta tripulazinoko kideak lanpetuta eta kezkatuta dagoz. Dana dala, Iker Basurko Unairen anaia eta Euskal Herrian proiektuaren koordinatzaile danak azaldu dau, orain arte ondo joan dirala gauzak eta egon diran portu guztietan harrera beroak egin deutsiezela.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu