J.K. Rowlingen 'Eserleku hutsa' helduentzako lehenengo nobelea, euskeraz
2012-12-20 10:15 KultureaErein argitaletxeak hiru liburu aurkeztu ditue asteon, J.K. Rowlingen Eserleku hutsa, Jose Antonio Pagolaren Jesusek eta Begoña Del Tesoren La caza del elefante en medio urbano.
Erein argitaletxeak hiru liburu aurkeztu ditue asteon, J.K. Rowlingen Eserleku hutsa, Jose Antonio Pagolaren Jesusek eta Begoña Del Tesoren La caza del elefante en medio urbano.
Eserleku hutsa J.K. Rowlingen helduentzako lehenengo eleberria da. Alberdania eta Ereinek lankidetzan sortutako Batera saileko 8. liburua da. Ganerako hizkuntzekaz batera argitaratu dabe nobelearen euskerazko bersinoa. Estibalitz Lizaso Lopetegik itzuli dau.
Barry Fairweather berrogei urte bete barri hil da Pagford herri txikian. Herri lasai-lasaia da, leku idilikoa. Baina itxurea besterik ez da, gatazka asko ostentzen dira-eta atzean, aberatsak pobreen kontra, nerabeak gurasoen aurka, emazteak senarren aurka, irakasleak ikasleen aurka… Gerra asko dago Pagforden. Helduentzako komedia iluna idatzi dau Harry Potter personaia ezagunaren sortzaileak.
Jose Antonio Pagolak urteetan lau ebanjelioei buruz egindako hainbat komentarioetatik aukeratutako batzuk batuz osotu da Jesusek. Jesusi jarraitzeak dituan eskakizunetan ipinten dau egileak arreta nagusia, eta Jesusen Barri Ona gaur egungo gizon-emakumeen eskura jartea izan da autoreak begi-aurrean izan dauen nahia .
Begoña del Teso kazetari eta zinema kritikariak azkenaldian egindako gogoetak jaso ditu La caza del elefante en medio urbano lanean. Egileak liburu hasieran abisua emoten deutso irakurleari, politikoki, sozialki, linguistikoki, sexualki... zuzena izateko ezelako asmorik ez daukala dino. Izan be, ez ei jakoz gustetan ez umeak, ez zaharrak, ez boltsan sartu daitekezena txakurrak, ez spinnig egitea, ez... Haran bildumako 8. liburua da.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!