Raquel Rochas eta bere ikasleen artelanen ongintzazko salmentea antolatu dabe
2013-03-01 14:51 KultureaBilboko Barrainkuako Udaltegiak Raquel Rochas margolari bilbotarraren eta bere ikasleen erakusketea edegiko dau hilaren 4an, Vicente Ferrer Fundazinoaren proiektu baten alde. Artelan guztiak salgai egongo dira, erdi prezioan, eta batutako dirua Indian eskola bat eregiteko erabiliko da.
Bilboko Barrainkuako Udaltegiak Raquel Rochas margolari bilbotarraren eta bere ikasleen erakusketea edegiko dau hilaren 4an, Vicente Ferrer Fundazinoaren proiektu baten alde. Artelan guztiak salgai egongo dira, erdi prezioan, eta batutako dirua Indian eskola bat eregiteko erabiliko da.
Raquel Rochasen eta ikasleen lanakaz batera, beste margolari amateur batzuen olio-pintura, akuarela eta grabaduak izango dira ikusgai Barrainkuan. Erakusten diren artelan guztiak, euren benetako balioaren erdian erosi ahal izango dira, 50 eurotik aurrera.
Artelana eskuratzeko modua erraz-erraza da: aukeratutako margolanaren eranskailua kendu, gorriz adierazoten dan diru-kopurua bertan dakarren banketxean diru-sarrera eginez ordaindu, eta banketxeko ordainagiriagaz, erakusketea amaitzen dan egunean artelana jaso. Dirua egoera txarrean dagozan guneetako umeak eskolara joan daitezen pabilioiak eregiteko erabiliko dau Vicente Ferrer Fundazinoak.
Erakusketearen inaugurazinoa martiaren 4an egingo dabe, 20:00etan. Martiaren 15era arte egongo da zabalik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!