Igelaren Bandak 'Preguntatxo bat' hamahiru kantako diskoa plazaratu dau

Bizkaie! 2013-03-04 14:23   Musikea

Doinu tradizionalak oinarri dituan Preguntatxo bat diskoa argitaratu barri dau Igelaren Banda hirukoteak. Elkar etxeak kaleratu dau Bixente Martinezek, Hasier Oleagak eta Amaiur Cajaravillek atondutako hamahiru kantako lana. Laster hasiko dira zuzeneakoak eskaintzen.

Doinu tradizionalak oinarri dituan Preguntatxo bat diskoa argitaratu barri dau Igelaren Banda hirukoteak. Elkar etxeak kaleratu dau Bixente Martinezek, Hasier Oleagak eta Amaiur Cajaravillek atondutako hamahiru kantako lana. Laster hasiko dira zuzeneakoak eskaintzen.

Igelaren Banda taldearen bigarren diskoa da Preguntatxo bat, aurrekoa, 2001ean plazaratu eben. Bandea 1998an sortu eta handik hamar urtera desagertu zan. Baina, Bixente Martinezek barriro be oratu eutson proiektuari 2011n, Hasier Oleaga eta Amaiur Cajaraville lagun hartuta. Alkarregaz osotu dabe behar barria.

Hamahiru kanta ditu diskoak, bederatzik doinu tradizionalak ditue oinarri, berbarako, Bentatik bentara, Gure aita eta Preguntatxo bat. Euskal kanta zaharrak euren joteko modura egokitu ditue, eta inprobisazinoari tarte nabarmena emonez. Kanta bi Martinezek berak sortu ditu: Gora Errepublika 1 eta Gora Errepublika 2. Mikel Laboaren Martxa baten lehe notak eta Xabier Leteren Habanera abestiak testu barik eta inprobisazinoa ardatz grabau zituen hirukoteak. Igazko abenduan grabau eben diskoa, Elkar estudioan, Vioctor Sanchez teknikariaren esanetara.

Apirilaren 5ean emongo dabe diskoa jentaurrean aurkezteko lehenengo kontzertua, Gasteizko San Prudentzio kaleko Elkar liburu-dendan. Ostean, maiatzaren 23an Bilboko Kafe Antzokian joko dabe.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu