Irakurketatik idazketarako bidea aztergai, Gutun Zuria Letren Nazinoarteko Jaialdian
2013-03-01 11:58 jardunaldiakApirilaren 11n hasi eta 21ean amaituko da Gutun Zuria Letren Nazinoarteko VI. Jaialdia Bilboko Alondiga aretoan, Irakurle-idazlearen elezaharrak lemapean. Aurten, idazle eta kazetari konbidaduek irakurketatik idazketara bitarteko bidea zelan eta zergaitik egin daben aztertuko da. Aurten be, literatur ekitaldia antolatu dabe Basauriko kartzelan.
Apirilaren 11n hasi eta 21ean amaituko da Gutun Zuria Letren Nazinoarteko VI. Jaialdia Bilboko Alondiga aretoan, Irakurle-idazlearen elezaharrak lemapean. Aurten, idazle eta kazetari konbidaduek irakurketatik idazketara bitarteko bidea zelan eta zergaitik egin daben aztertuko da. Aurten be, literatur ekitaldia antolatu dabe Basauriko kartzelan.
Gutun Zuriaren aurkezpenean Lourdes Fernandez Alondigako buruak eta jaialdiaren aholkulari Marisa Blanco eta Iñaki Estebanek emon zituen zehaztasun guztiak.
Margaret Atwood idazleak eta Montserrat Dominguez kazetariak emongo dabe seigarren edizino honetako lehenego berbaldia, apirilaren 11n. Inaugurazino ekitaldian Jon Ugarriza koreografoak Gutun zuria jantza emonaldia eskainiko dau. Hurrengo egunean, hilak 12, Alberto Mangel idazle eta literatur kritikariak eta Javier Rodriguez kazetariak izango dira protagonistak. Hector Abad idazle kolonbiarrak berak idatzitako El olvido que seremos izango dau berbagai Basauriko kartzelan, lehenago liburua irakurri daben presoen aurrean.
Euskal idazle eta kazetarien txandea apirilaren 14an izango da. Iban Zalduak eta Pedro Ugartek lehenengo berbaldia emongo dabe, eta Eider Rodriguezek eta Idurre Eskisabelek, bigarrena. Barikuan, 19an, Harkaitz Cano idazleak eta Goizalde Landabaso kazetariak izango doguz Alondigan. Ostean, Oskar Alegriak zuzendutako Emak Bakia Baita dokumentala proiektauko dabe. Maialen Lujanbiok eta Xabier Erkiziak zapatuan aurkeztuko dabe Txori mugarriak musika ikuskizuna. Egun berean, John Banville idazleak eta Iñaki Esteban kazetariak jardungo dabe hizlari. Azkenengo egunean, apirilaren 21ean, Antonio Lobo Antunes idazlea eta Marisa Blanco kazetariak sortzaile eta irakurleen bizipenak azalduko ditue.
Daborduko salgai dagoz Gutun Zuriko sarrerak, 3 euroan, eta euro 2an, Alondigako txartela daukienentzako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!