Txomin Peillenek 'Jan Dabrowski' nobelea kaleratu dau
2013-03-04 13:06 KultureaJan Dabrowski eleberria argitaratu dau Txomin Peillenek Utrisque Vasconiae argitaletxearen eskutik. Parisen bizi dan etorkin poloniarra da protagonistea. Urte askoan sekten mundua aztertu dau Peillenek, eta horixe dau ardatz lan barriak.
Jan Dabrowski eleberria argitaratu dau Txomin Peillenek Utrisque Vasconiae argitaletxearen eskutik. Parisen bizi dan etorkin poloniarra da protagonistea. Urte askoan sekten mundua aztertu dau Peillenek, eta horixe dau ardatz lan barriak.
Aljerian soldaduskea egiten egoala ezagutu eban jatorri poloniareko Joseph Davrowski frantsesa hartu dau oinarri Txomin Peillenek. Orain hamar urte amaitu eban nobelea, ordutik hona hainbat zuzenketa egin deutsoz testuari. Nobela psikologikoa atondu dau Parisen jaiotako euskaltzain eta idazle zuberotarrak.
Jan Dabrowski Parisen bizi da emaztea eta semeagaz, atezain egiten dau lan. Alpeetako sekta sartu eta egoera benetan latza ezagutuko dabe. Handik urtetea lortuko dabe. Poloniara bueltauko dira, han herrialdearen egoerea bertatik bertara biziko dabe, komunismoaren gainbeherea eta katolizismoaren kontraesanak. 90eko Poloniaren errealidadea agiri da liburuan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!