'El euskera en la Comunidad Autónoma Vasca (2009). Una aproximación a la diversidad lingüística' liburua aurkeztu dabe

Bizkaie! 2009-12-04 15:27   Euskerea berbagai

Miquel Grosen lanaren planteamendurik nagusienak Espainiar Gobernuaren hizkuntza politikea eskatzen dau, estadu mailakoa, Espainia herrialde eleanitza dala behingoz autortuz.

Unai Iturriaga: 'euskaldungotik aparte, existiduten garela be ez dakie'

Koldo Isusi Zuazo 2009-12-04 14:39   Barriketan

Bertsolari durangarra, 2009ko Txapelketa Nagusiko finalistea

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Buber Sariek euskal webguneak omendu ditue

Bizkaie! 2009-12-04 14:36

Mimesacojea blogaren arduradunak -blog onenaren irabazleak-, Jose A. Perezek, euskal blog onenaren Buber Saria lortu ebanak, uko egin deutso saria jasoteari, 'sariak politikarien eta hareen txiringitoetako arduradunen tresnak' diralako.

Tuenti euskeraz

Bizkaie! 2009-12-04 13:26

Webeko erremintak euskerara itzultzeaz gan, atariak erabiltzaileentzako dauen laguntza-zerbitzua be euskeraz dago.

Paperezko liburua ala E-Book?

Angel Dominguez 2009-12-04 11:26   Begi betegarri

Indonesiako azken ugarteak, Singapore eta Malaysia

Egoi Urkiza 2009-12-04 10:25   Euskaldunak munduan

Hilebete honetan Indonesiako azken ugarteak, Singapore eta Malaysia bisitau doguz. Baina batez be Malacca-ko pasabideak harritu gaitu. Intesgarriena jentea, kultur nahastea, eraikuntzak, baso sakona... Miloeka gauza daukaguz kontetako.

Kultura kataluiniarra ardatz, Durangon dogu hitzordua datozen egunotan

Bizkaie! 2009-12-04 09:39   Kulturea

Landakon kokatuko diran 292 stand-etan (14 eskari barri), danetara, 308 liburu barri (igaz baino 37 gitxiago) eta 69 disko (igaz baino bost gehiago) izango dira.

'Euskarari ekarriak': 913 idazle eta 2.200 idazlan

Bizkaie! 2009-12-03 17:07

Armiarma atariak gune barri bat abiarazo dau: 'Euskarari ekarriak'. Munduko literaturatik euskerara itzulitako lanen bildumea egitea dau helburu, eta dagoeneko 913 erdal idazle baino gehiagoren 2.200 idazlanen erreferentziak dakarz.

Gerra osteko Bilboko lehenengo andereñoak omendu ditu Bilboko Udalak

Bizkaie! 2009-12-03 14:48   Euskerea berbagai

Gaur, abenduak 3, Euskerearen Nazinoarteko Egunaren harian, Bilboko Udalak gerra osteko Bilboko lehenengo andereñoak omendu gura izan ditu eta udaletxeko Arabiar Aretora batu diran andreñoei esku-erakutsia emon deutse Iñaki Azkuna alkateak eta Ana de Castro Euskera Saileko zinegotziak, Bilbon euskerearen alde egindako lanaren esker onez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Gaztelugatxeko Doniene ermitea, 10 erlijino-monumentu onenen artean

Bizkaie! 2009-12-03 14:45

Trivago sare sozialaren erabiltzaileek egin dabe aukeraketea. Webgune horretan, milaka bidaiari batzen dira eta turismoaren ganeko informazinoa, eretxiak eta estekak emoten ditue. Sailkapena egiteko, kategoria horretan batutako 3.115 monumentuen ganeko 100.000 eretxi izan ditue kontuan.

Amorebieta-Etxanoko lehenengo hiztegi etnografikoa aurkeztu dabe

Bizkaie! 2009-12-03 13:19   Euskerea berbagai

Jose María Etxebarria ikerlariak egin dauen proiektu hau Udalak eta Eusko Ikaskuntzak 2005ean izenpetu eben lankidetza hitzarmenaren frutua da. Lanak hizkuntza ondarearen atal bat gordetea ahalbidetuko dau.

Joxerra Gartziak jaso dau 2009ko Abbadia Saria

Bizkaie! 2009-12-03 11:32   Euskerea berbagai

Urtero, euskerearen normalizazinoaren, eta batez be, erabilerearen alde lanean jarduten dauen pertsonaren edo alkarteren bati emoten deutso Gipuzkoako Foru Aldundiak sari hori. Epaimahaiaren arabera, Gartziak euskerearen normalizazinoaren alde arlo asko eta desbardinetan lan egin dau: komunikabideak, publizidadea, bertsolaritzea edota gazteen berbakerea landu ditu, besteak beste.

Luis Mari Bandres hil da

Bizkaie! 2009-12-03 11:01   Euskerea berbagai

Unibersidadeko irakaslea, politikoa eta euskerearen bultzatzaile ezaguna bart gauean hil da, 65 urte zituala. Irakaskuntzan, kulturgintzan zein politikan ibilbide oparoa bete eban Bandresek. Besteak beste, 1970eko hamarkadan unibersidade ikasketak modu ofizialean euskeraz emon zituan lehenengo irakasleetako bat izan zan.

Hainbat ekitaldi Euskerearen Eguna ospatzeko

Bizkaie! 2009-12-03 09:42   Euskerea berbagai

Ekitaldiotako batean, argazki-mosaiko bat eratuko da jentearen argazkiakaz Bilbon. Horretarako, bi stand iminiko dira: bata Arriaga Antzokiaren aurrean eta bestea Moyua plazan. Leku horreetatik pasetan diranei argazki bat atarako jake —egitasmoan parte hartu gura dabenei— eta, gero, mosaiko erraldoi bat osotuko da argazki horreekaz.

NABO Ipar Amerikako Euskal Erakundeen Fundazinoak irabazi dau Eusko Ikaskuntzaren ENE Saria 2009

Bizkaie! 2009-12-02 16:48   Euskaldunak munduan

Epaimahaiak 1973tik NABOk egiten dauen lana hartu dau kontuan. 'Izan be, ordutik Amerikako iparraldeko hemisferioan lan egiten daben alkarteen koordinazinoan ibili da euskerea sustatzen eta euskal sustraiak bizirik iraun daian lanean, baita Ipar Amerikako euskaldun eta kanpokoen arteko hartu-emonak bultzatzen be', azaldu dabe.

Jon Kortazar: 'berbazko zubiak eregiten ahalegindu naz beti'

Bizkaie! 2009-12-02 14:42   sariak-autortzak

Jon Kortazarrek eskerrak emonaz hasi dau berbaldia baina eskerrona adierazoteaz gan, harago joan da eta aurretik saria jaso dabenak gogoan hartu ditu. 'Nire lana euskal literatureari argia emotea izan da eta berbazko zubiak eregiten ahalegindu naz beti, egilea eta irakurlea alkartu ezean, berbak airean galtzen baitira'.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Joxe Agirrek jarriko deutso txapela 2009ko irabazleari

Bizkaie! 2009-12-02 14:27   Bertsolaritzea

Abenduaren 13an, domekan, Santa Luzia egunean jokatuko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala; 14.500 lagunentzat lekua egin da (orain dala lau urteko ekitaldian baino 1000 lagun gehiagorentzat) eta sarrerak orain egun batzuk agortu ziran, 'kultur adierazpide arrakastatsuaren seinale'.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Itoizek Bilboko Orkestra Sinfonikoagaz eskainitako kontzertuen CD-DVDa kaleratu dabe

Bizkaie! 2009-12-02 12:49   Musikea

Itoizek eta Bilboko Orkestra Sinfonikoak alkarlanean abiarazotako ekimenaren azken txanpa aurkeztu dabe gaur Itoiz Suite CD-DVDaren argitalpenagaz. Lan horretan, orkestreak eta Itoizek bertsino sinfonikoan eskainitako kontzertuetako irudiak eta kantak jasoten dira eta, tarteka, Juan Mari Lazkano artistearen lanek borobiltasuna emoten deutse proiektuari.

Bandenlehia.com: euskal musika talde amateurrik entzutetsuena saritzeko asmoz

Bizkaie! 2009-12-02 10:42   Musikea

Euskeraren Nazinoarteko Egunaren harian, Azkue Fundazinoak antolatuta, Bandenlehia.com txapelketearen finala abenduaren 4an izango da Bilboko Rock Star aretoan, 19:00etatik aurrera. Orduantxe jakingo da finalean diran lau taldeetatik( The Hysteria, Haxotx, Bertan Bera eta Hotsak Hezurretan) zeinek eroaten dau 2.000 euroko saria.

Herrien Arteko XIII. Folklore Jaialdia Barakaldon eta Ibarrangelun

Bizkaie! 2009-12-01 17:10   Kulturea

Abenduaren 4tik 6ra bitartean, Herrien Arteko XIII. Folklore Jaialdia egingo da Barakaldo Antzokian eta Ibarrangeluko frontoian. Aurten, Gaskoinako 'Los Desmonicaires', Portugaleteko 'Jirabiraka', Saint Vicent de Tyrosse-ko (Frantzia, Landak) 'Lous Crabots de Semisens' eta L'Escala-Gironako 'La Farandola' taldeek parte hartuko dabe. Saio guztiak dobanekoak izango dira.